BILBO. Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Egibide ikastetxeak, Ikaslan Araba elkarteak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Institituak Agora Teknocamp udako campusa antolatuko Agora Teknocamp Gasteizen egingo daekainaren 24tik 28ra. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Ekintza zientzia eta teknologia ikasi eta haiekin dibertitu nahi duten Araba lurraldeko neska-mutilentzat da.

Izena emateko epea ekainaren 7ra arte dago zabalik. Argibide gehiago eskuratzeko eta izena emateko bide hauek daude: www.agora.araba.eus eta 945 122 198.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, aurten ere 120 plaza eskainiko ditu campusak: 60 Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako neska-mutilentzat eta beste 60 DBHko 1. eta 2. mailetako neska-mutilentzat. Egibiden, Mendizabala LHIIn eta Ingeniaritza Eskolan emango da prestakuntza eta haien talde profesionalek gidatuko dituzte jarduerak astebetez.

Agora Teknocamp gizarte parte hartze eta berrikuntza prozesutik sortu zen hiri campus honen helburu nagusia da gazteenengan interesa piztea zientziaren eta teknologiaren munduaren inguruan, era praktiko eta ludikoan, eta horrela adin txikietatik bokazio tekniko-zientifikoak sustatzea Arabako lurraldean.

Jarduerak Nieves Cano kaleko campusean (Euskal Herriko Unibertsitateko Ingenieritza Eskolan eta Egibide-Nieves Canon) eta Mendizabala LHII ikastetxean egingo dira. Aurten ere zentro horietako ekipoek ahalegin guztia egin dute jolas eta hezkuntza jarduera programa betea diseinatzeko.