Artolazabalek ONCEren lana goiraipatu du
BILBO. Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburuak, ONCEren lana goiraipatu du Gasteizko XXIV Kriskitin Lasterketa bukatu ondoren. ONCEk Gesto Deportivo-ri Urrezko Kriskitina eman dio. Guztira 400 lagunek parte hartu dute ekitaldian.
Euskadiko hiru herrialdeetatik etorri diren pertsonek kilometro bateko ibilbidea bete dute kriskitinen hotsa San Prudentzio kalean entzun araziz Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaletxearen, Vital Fundazioaren, Artepanen eta Arabako Txakolinaren laguntza jaso duen lasterketan.
Besteak beste itsu- itsuan korrika egin dute Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailburuak; Peio Lopez de Munainek, Gasteizko Alkate ordeak; Marian Olabarrietak, Arabako Ongizateko Foru Diputatuak; eta Axier Urrestik, Vital Fundazioaren Zuzendari Orokorrak.
Denek bikoteka burutu dute ibilbidea Juan Carlos Anduezarekin, ONCE Euskadiko lurralde Ordezkariarekin; Rafael Ledesmarekin, ONCE Euskadiko lurralde presidentearekin; Concha de la Fuenterekin, Gasteizko ONCEko Ajentziaren zuzendariarekin.
Horrez gain ONCEk aurtengo Urrezko Kriskitina Gesto Deportivo elkarteari eman dio prebentzio eta parte- hartze estrategiak, programak eta formazio- tailerrak garatzeagatik, eta eskola-adineko kirol- ekitaldien kiroltasun kalitatea hobetzeagatik. Bere presidenteak, Alfredo Saenzek jaso du saria.
Sariaren lehian ere parte hartu duten beste bi hautagaiak alde batetik, Patricia Bedoya izan da, “BEGia” smartphonetarako App-a garatzeagatik. Hari esker, besteak beste, ikusmen murriztua duten pertsonak gune komertzialetan mugitzen eta erosketak bere buruaz aski egiten laguntzen die.
Eta bestetik, Har Eman Elkartea, Ibilbide profesional desberdinetako hiritarrek osatutako elkarteak desgaitasuna intelektuala duten pertsonek aberastasun pertsonala eta soziala sortzeko duten gaitasuna defendatzeagatik.
Más en Sociedad
-
Interior no multará por un periodo "razonable" a los conductores que no lleven la baliza V-16
-
Igualdad confirma el segundo asesinato machista de 2026, el peor comienzo del año desde 2023
-
La gripe y las navidades ponen en jaque las reservas de sangre en Euskadi: "Necesitamos 400 donaciones cada día"
-
La 24 Korrika, la más participativa de la historia con 2.175 kilómetros y 3.436 relevos