BILBO. Gaur aurkeztu da “Gertu”, Araba Euskaraz 2019ko kanta ofiziala. Ekitaldia Gasteizko ARTgia sorgune & aretoan izan da eta han izan dira kantaren egileak Koldo Martínez de Luko eta Adrián Royo, baita abestian parte hartu duten musikariak ere.

Koldo eta Adrián Steamboat Jazz Band talde gasteiztarraren partaideak dira. Taldearekin 2 disko grabatu zituzten jardunean izan ziren 16 urteetan. Egun, biak proiektu berrietan murgilduta daude. Anttonek , berriz, Gasteizen aspaldi bizi den Busturiarrak, abokatutza aldatu zuen musikagatik eta bere hirugarren diskoa argitaratu berri du. Hirurek eman zioten baiezkoa “GERTU” kanta sortzeari. Abesti berritzailea dugu aurtengoa, zerikusi handirik ez duena Arabako ikastolen festetarako aurretik sortutakoekin. Dixieland estilokoa, New Orleanseko jazz erritmopean irudikatzen ditu. Letra-egileak eta konpositoreek beraien sentimenduak islatu dituzte Gasteiz hiriarekiko eta haren kulturarekiko, baita euren maitasuna euskararekiko ere.

Abestiak aurtengo jaiaren leloa du izenburu: “GERTU”, eta berea egin du ikastolen jaia Gasteiz hirira hurbiltzeko helburua, bere biztanleengana eta kultura guztiengana. Erronka ez da erraza izan: Koldok eta Adriánek Anttonek aurretik sortutako letrarako melodia egin zuten, eta hiru astetan zehar kanta hazten joan zen parte hartu duten gainerako musikarien ekarpenei esker (zortzi guztira). Grabaziolanetan hiru egun eman ondoren, musika-konponketen txanda etorri zen. Emaitza oso abesti originala da, jazza eta euskara bateratzen dituena, bertan ahots maskulino eta femenino bana bereizteaz gain, Armentia ikastolako koruko haurren ahotsak ere entzuten dira. Abesti integratzailea, gustatu edo ez, guztiak harrituko gaitu.

Antton Aranbururi kantaren letra goiz batean bururatu zitzaion, alaba ikastolara bizikletaz zeramanean. GERTUren kartel erraldoiak gogorarazi zion aurten Armentia ikastolak antolatzen duela Araba Euskaraz 2019. Itsasoaren metafora erabili zuen idazteko, Ikastola itsasargia bailitzan, auzoa kolorez betez, Gasteiz osoa. Zabalgana hondartza balitz bezala, hiria hurbileko kai bezala, eta Araba euskarara zabalik dagoen itsasoa.

1. Datorren ostiraleko ekitaldian, GERTUrekin batera beren bideoklipa ere aurkeztuko da. Bertan Armentia ikastolako ikasleak izan dira protagonistak, eta hiriko hainbat lokalizaziotan grabatu dituzte irudiak. Aurkezpenak abestia zuzenean entzuteko aukera eskainiko du, musikarietako batzuek bertan interpretatuko dutelako. Haiei laguntzen ikastoletako jaialdiaren protagonista nagusiak egongo dira: umeak.

2. Bideoklipa ikusi ahal izan da kantaren aurkezpenean, Armentia ikastolako ikasleak dira protagonista, eta hiriko hainbat lekutan grabatu da. Gaur goizean Gasteizko ARTgia sorgune&aretoan izandako aukezpenean ere izan ditugu.