Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Turismoaren sektoreko enpleguaren egoeraz hitz egin du
BILBO. Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Turismoaren sektoreko enpleguaren egoeraz hitz egin du gaur inauguratu den Turislan azokan. Inaugurazioan ere GFAko Kultura, Turismo eta Kiroletako diputatu Denis Itxaso eta Irungo alkate José Antonio Santano egon dira.
Inaugurazio ofizialaren ondoren eta azoka bisitatu eta gero, sailburuak Turismoko Enplegu Foroa ireki du,Diario Vasco-k eta Turismo Sailak antolatua Turislan azokaren esparruan.
Azokan, turismoaren hainbat azpisektoretako 50 erakusketarik parte hartu dute. Erakusketarien gehiengo handia, 14, hotelen eta alojamenduen sektorekoak dira; 10 enplegukoak, 8 ostalaritza eta merkataritzakoak, 8 agentzietakoak, 6 prestakuntzakoak, eta 4 zerbitzu osagarrietakoak.
Turismoaren sektorea hazteko ahalmen handia duen sektorea da. Euskadin, Gizarte Segurantzara afiliatutakoen kopurua 100.000tik gorakoa da, afiliatu guztien % 10,8, eta euskal ekonomiaren batez bestekoaren gainetik ari da hazten. “Hori guztia, joan den urtean ia 3,7 milioi turista lortu genuen lurralde batean, kontuan izanik hazten jarraitzen doala, erritmo eutsi eta iraunkor batean” nabarmendu du sailburuak.
Enplegua sortzeko ez ezik, kalitateko enplegua sortzeko duen garrantzia azpimarratu du Sonia Pérez Ezquerra sailburuak. Izan ere, turismoaren enpleguaren sektoreak berezko ezaugarriak ditu; autonomoen pisuak behera egin du guztizko enpleguan. Hau da, turismoan, soldatako pertsonen eskutik berreskuratzen ari da sektore honetako enplegua.
Sektore honetan genero-oreka aldatu egin da azken urteotan. Hazi egin da emakumeen presentzia eta gaur egun, Biztanleria Aktiboaren azkeneko Inkestak adierazi duenez, jarduera turistikoetan lanean dihardutenen % 53 gizonak dira eta % 47 emakumeak.
Zentzu horretan, sailburuak azaldu duenez, “produkzio-sektore ugari bezala, paradigma-aldaketa bat bizitzen ari da turismoa. Eskaintzari gehitzen ari zaizkion eredu berriak daude eta baliabide desberdinen bila dabil turista, profesional prestatu batek bakarrik eskaini ahal izango dituela kontuan hartuta”.
Más en Sociedad
-
Estos son los alimentos básicos que más se han encarecido en diciembre
-
Sanidad cede ante la jornada de 35 horas de los sanitarios
-
El Gobierno vasco y Correos presentan dos sellos dedicados al tren de vapor de Euskotren y al oficio de fogonero
-
Sánchez anuncia un abono transporte único de 60 euros al mes para viajar por todo el Estado español