Bilbo - Aski ezagunak dira antzezpen munduan emakumeek aurki-tzen dituzten arazoak: ikusezintasuna, fisiko perfektua izateko presioa, soldata-arraila eta sexu-jazarpena pairatzeko arrisku gehiago, diskriminazioa adin arrazoiengatik... Hauek guztiak, nahiz eta zuzenean jasan ez izan -ez denak behin-tzat-, hurbiletik ezagutzen ditu Itziar Ituño aktoreak. Ez dira Hollywood-eko kontuak bakarrik. Hala ere, ikuspuntu positiboa du, eta gauzak aldatzen ari direla nabaritzen hasi da. Ez bakarrik #MeToo mugimenduaren ondorioz, konta-tzen diren istorioen ikuspuntua aldatzen dagoelako baino. “Indarra egiten gaude emakumezko gidoilari eta zuzendari gehiago egon daitezen”, azaltzen du.

La casa de papel telesailaren hirugarren denboraldiaren grabaketan murgilduta dago Ituño Madrilen, baina gaur ez du lanik egingo. Ez berak ez bere lantaldeak. “Emakume batzuk erabakita geneukan, baina ekoiztetxeak berak etetea erabaki du”, dio aktore basauritarrak harro. Netflix plataformaren eskutik nazioarteko arrakasta izugarria lortu duen telesailean indar sinbolikoz beteriko protagonista antzezten du Ituñok: “Raquel Murillo tratu txarrak jasan dituen emakume polizia da”, adierazten du bere pertsonaiaren inguruan.

“Aldatzen hasi da istorioak kontatzeko modua eta ikuspuntua genero aldetik”, irizten du aktore bizkaitarrak, zeinek zinema-aretoetan ikus daitezkeen adibide pare bat jartzen du: La favorita eta María, reina de Escocia. “Lehen esaten zen emakumeak 40 urtetik aurrera desagertu egiten ginela, interesgarriak ez ginelako. Orain paper gehiago daude guretzat”, uste du. Hala ere, kontziente da zinemagin-tzan zein telebistan emakume oso gutxi daudela lanean ardura postuetan. “Makillajean eta ile-apainketan, script-ean eta ekoizketan, zuzendari laguntzaile... baina ez zuzendari edo gidoilari. Agintzen den lekuetan murriztu egiten da emakumeen kopurua”, dio Ituñok, aurrerapausoak emateko gehiago behar direla azpimarratuz.

Atlantikoaren beste aldetik heldu den #MeToo mugimenduak aldarrikatzen duen guztiarekin identifikatuta sentitzen da Itziar Ituño. Ez du sexu-jazarpenik jasan inoiz. Baina behin, Kote Cabezudo argazkilariarekin lan egiteko zorian egon zen. “Garai hartan onena zela esaten zuten”, dio. “Lankide batzuen esperientziagatik badakit abusuen kontu hori guztia egia dela. Oso la-tza da”, onartzen du Ituñok. Soldata-arrailari dagokionez, ez daki esaten inoiz pairatu ote duen. “Zaila da jakitea, bakoitzak bere zatia negoziatzen baitu ekoiztetxearekin. Nahiago dut pentsatzea ezetz, baina baliteke”, aitortzen du.

Beste arazo batzuk askoz hedatuago daude: “Askotan entzun diet lagunei esaten jadanik ez dietela deitzen, eta ez aktore txarrak zirelako: Nagusi egin naiz, zimurrak eta begizuloak ditut... baina lana behar dut”. Ituñoren esanetan, adin batetik aurrera emakumeak erakargarriak ez direla hartzen da ziurtzat. “Argal eta gazte egotera behartzen gaituzte eta hori naturaren kontra doa”, uste du basauritarrak. Aldizkarietan erakusten diren irudietan ere naturalitate falta handia dagoela dio, Photoshop-ak kalte handia egin baitu: “Jendeak hori ikusten duenean pentsatzen dut: Nire gorputza ez da horrelakoa. Noski, ez zurea ez aktorearena. Emakume hori ez baita existitzen. Ulertzen dut jendea zirujauarengana joatea, baina bidegabekeria bat iruditzen zait”.

Zentzu horretan, bizitzako esparru guztietan indarrean dagoen matxismoari aurre egiteko “sororitatea da gakoa”, dio dudarik gabe basauritarrak. “Oker dagoena desikasi, askeago izateko modu bat aurkitu eta nahi duguna zalantzan jartzeko: nahi dudana nahi dut ikasi dudalako edo benetan nahi dudalako? Aurrera egiteko beharrezkoa da bestearen azalean jartzea, ez lehia bezala ikustea eta denok ba-tzea”, adierazten du. Gauzak alda-tzeko bidean gaude? “Bai, oso baikorra naiz. Gero eta hobeto gaude. Laugarren olatu feministaz hitz egiten da, baina ea tsunami bat lor-tzen dugun”.