SATSEk gehiegizko lan kargak salatu ditu Arabako GOFEren erresidentzietan
BILBO. SATSEk gehiegizko lan kargak salatu ditu Arabako GOFEren erresidentzietan. “Ezin dugu egungo lan karga geure gain hartu. Gure zentroetan erizain gehiago behar ditugu”, salatu du sindikatoak.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundetik urteak daramatzate euren zentroetan egon diren aldaketak salatzen: “Eboluzio demografikoak, bizi itxaropena handitzeak eta Mendekotasun Legea indarrean jartzeak, erresidentzietan mendekotasun larria eta handia duten pertsona gehiago egotea eragin du, eta zentro horiek ospitale geriatriko bilakatu dira”, adierazi du GOFEk.
SATSEk gogorarazi nahi du osasun zainketa profesionalaren beharra hazi egin dela erresidentzietan eta GOFEren zentroetan, eta era berean erabiltzaileen menpekotasunak gora egin duela. “Pertsona horietako askok mendekotasun maila larriak eta handiak pairatzen dituzte, patologia anitzeko gaixotasunak direla-eta. Gainera, eritasun horietako gehienak kronikoak eta endekapenezkoak dira, eta ohikoa baino zainketa maila handiagoa behar izaten dute”.
SATSErentzat oinarrizkoa da zentro horien izaera soziosanitarioa definitzea, gaur egun beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak egokituz. “Horrela baino ezin izango diegu erantzun giza beharrizanei eta eskari asistentzial handiari”.
Urteko 365 egunetan, 24 orduz osasun arreta eskaini behar den arren, sindikatuak salatzen du egun, erresidentzia batzuetan ez dela arreta hori ematen. Horrez gain, erresidentzia gehienetan erizain-paziente ratioa ez da nahikoa. “Txagorritxuko erresidentzian, adibidez, gaueko txandan erizain bakarra dago 150 pertsona
Más en Sociedad
-
Un estudio muestra la asociación entre el aumento de temperatura y la ansiedad y la depresión
-
El verano de 2025, el más cálido desde 1961, superando al de 2022, con 33 días de ola de calor y seco
-
Así es Diella, la ministra generada por IA a la que Albania encarga combatir la corrupción
-
Detenido un hombre por matar con un cuchillo a su mujer en Cartagena