Teleskopioak "mendeko ilargi eklipserik luzeena" ikusteko Donostian
Gaur hitzordu bat izango da gaueko 22.00etan Zuloaga plazan
DONOSTIA. Gaur ilargi eklipsea ikusi ahal da Urgulletik Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak jarri dituzten teleskopioekin. Hitzordu bat izango da gaueko 22.00etan Zuloaga plazan, han argi kutsadura gutxiago dagoelako.
Donostiako Udaletik adierazi dutenez, "mende honetako eklipserik luzeena" ikusi ahal izango da ostiral honetan ia Europa osoan, Ekialde Ertainean, Afrikan, Hego Amerikan eta Asia Zentralean, eta lau orduko iraupena izango du.
"Odolezko ilargia" edo "suzko ilargia" izenaz ezagutzen da fenomenoa, ilargia gorri geratzen baita. Lau orduz gertatuko da ilargi eklipsea, baina erabateko fasean ordubete eta 43 minutuko iraupena izango du. Aurrekoa urtarrilaren 31an izan zen, eta ordubete eta 16 minutu iraun zuen fase honetan.
Eklipsea babesik gabe ikusi daiteke baina prismatiko edo teleskopioekin begiratzea gomendagarria da xehetasunak ikusteko. Fenomeno hau Lurra, Ilargi betea eta Eguzkia lerrokatzen direnean gertatzen da, eta Ilargiak Lurrak proiektatzen duen itzalean zeharkatzen duenean.
Horrela, Aranzadiko Astronomia sailak teleskopio batzuk jarriko ditu Urgull mendian eklipse hau ikusi ahal izateko, hiritarrek goza dezaten, eta elkarteko kideak bertan egongo dira azalpenak ematen. Hitzordua datorren ostiralean da, 22.00etan, Zuloaga plazan, handik Urgullera joateko (ikurriña dagoen tokira), argi kutsadura saihesteko asmoz.
Más en Sociedad
-
La investigación europea del apagón apunta a una sucesión de desconexiones y aumentos de tensión como desencadenante
-
Nulo seguimiento de la segunda protesta no autorizada por la agresión en Torre Pacheco
-
La joven que acusa de violación al futbolista Álvaro Aguado contó la agresión a sus amigas un día después
-
Sanidad alerta de los riesgos del consumo sin control de vitamina D tras las intoxicaciones en Baleares