Gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantziatuko ditu Eroskik
The Walk On Project fundazioari 30.000 euro eman dizkio
BILBAO. Gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantziatuko ditu Eroskik. 30.658 euro eman dizkio The Walk On Project fundazioari (WOP), gaixotasun neurodegenetariboak sendatzeko proiektuak finantzatzen laguntzeko. Diru laguntza eskaintzeko hainbat jardiera antolatu ditu enpresak, hala nola partaidetzaren arabera, ikerketa minutuak pilatu, horrela, 51.096 minutu lortu dira guztira -minutu bakoitzak 60 zentimo egiten dituela-, hiru modutan: Eroski Consumer aldizkaria salduta; bezeroak osasunaren, tokikoaren eta iraunkortasunaren arloan dendetan antolaturiko ekitaldietara bertaratuta; eta Bazkidearen Egunaren harira Eroskik antolaturiko ekitaldietan parte hartuta, ekainaren 11n eta 15ean.
Txekea emateko ekitaldia egin dute ostegun honetan Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari Alejandro Martínez Berriochoa eta WOPeko presidente Mikel Renteria.
"Oso pozik gaude lankidetza ekimen honen emaitzarekin; izan ere, fundazio horrek zeregin garrantzitsua betetzen du gizartean, gure inguruneko gaixotasun neurodegeneratiboen kontrako borrokaren alorrean laguntza behar dutenei babesa emanda", esan du Martínez Berriochoak.
Horrez gain, gogorarazi du hitzarmena iraunkortasunaren alde harturiko konpromisoetan sartzen dela. "Hala, asmoa da bizi kalitatea eta garapen iraunkorra hobetzen laguntzea", gaineratu du.
Halaber, WOPek positibotzat jo du Eroskirekin lankidetzan aritzea, gaitz neurodegeneratiboen gorabeherak hedatzen lagundu duelako. "Bi entitateek gauzatu dugun lankidetza honek ilusio handia ematen digu, eta garrantzitsua da gure xedea betetzen jarraitzeko, ez bakarrik gaixotasun horien inguruko ikerketa lagunduko duten proiektuak finantzatuko ditugulako, baita gizartean kontzientzia zabaltzeko ere ikerketaren eta zientziaren alde", adierazi du Renteriak.
Más en Sociedad
-
Una mujer afectada por fibromialgia gana la batalla con la Seguridad Social: le ordenaron volver a trabajar hasta cuatro veces
-
La Red de Personas Torturadas de Euskadi pide el reconocimiento como víctimas de vulneraciones de derechos humanos
-
La Comunidad de Madrid urge a Aena a determinar filiación de quienes pernoctan en Barajas
-
Morant exige a Mazón convocar elecciones anticipadas: "Ya no nos vale un Consell inútil"