BILBO. Euskotrenenek tren eta metro zerbitzuetako udako ordutegia ezarriko du datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 18an. Hala, udako garaia iristearekin batera, Euskotrenek eskaintza egokituko du udan berezkoak diren joan-etorrien beharrizanak asetzeko. Trenen ohiko zerbitzua indartuko da urteko garai honetan sortzen diren beharrak asetzeko helburuarekin, halanola, jende asko joaten den hondartzetara joan-etorriak errazteko, eta herriko jaietan eta udako ekitaldietan garraio publikoaren aukerak eskaintzeko zerbitzu bereziak ezarriko dira. Usansoloko Ospitalera eta Zamudioko Teknologia Parkera doazen tren-bus zerbitzuak ere hartuko ditu tren zerbitzuak.
Zehazkiago, trenari dagokionez, Durango/Ermua-Deba tartean trenen eskaintza gehituko da Debako hondartzara joateko, eta Atxuri-Durango/Traña eta Durango/Traña-Atxuri zerbitzu zuzenak kenduko dira. Bermeo-Atxuri-Bermeo linean zerbitzu zuzenen zati handi bat kenduko da eta asteburuetako eta jaiegunetako zerbitzua indartuko da, trenak 30 minutuan behin eskainiz. Metroaren 3. linean, ostiral eta jaiegun bezpera guztietan zehar zerbitzua eskainiko da.
Halaber, Zumaia-Amara-Zumaia tartean trenen eskaintza bikoiztuko da asteburuetan eta jaiegun arratsaldean. Era berean, Amara-Irun-Amara eta Altza-Amara-Altza tarteak ere asteburuetan eta jaiegunetan arratsaldez indartuko dira, 15 minutuan behin zerbitzuak eskainiz.
Tranbiari dagokionez, Gasteizen, ekainaren 25etik aurrera udako zerbitzua indarrean izango denez, lanegunetako errefortzua kenduko da. Bilbon ere udako ordutegia ezarriko da ekainaren 25ean, eta 15 minutuan behin zerbitzua eskainiko da, lanegunetan zein asteburu eta jaiegunetan.
Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek eskuragarri dituzte 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orria, @euskotrenejgv Twitter gunea eta Euskotrenen app ofiziala.