Zerua oskarbi eta tenperatura gora asteazken honetan
Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez
BILBO. Eguneko tenperaturaren igoera izango da aipagarriena; kostaldean 25 gradu ingurura iritsiko da termometroa eta hegoaldeko hainbat tokitan 30 gradu ingurura. Hiriburuetan, Bilbon 12 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 8 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 32 gehienez.
Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra izango da eta arratsaldean itsaskirria. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 14:23an izango da, eta itsasbeherak 08:04an eta 20:28an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.