Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu du Estrasburgon
BILBO. "Abenduaren 17an, Donostian, zerbait garrantzitsua lortu genuela esan genuen, etorkizunari begira, 30 hizkuntza komunitate baino gehiagoko ehundik gora eragilek, Europa beste oinarri batean eraikitzeko tresna adostu genuela esan genuen, eta orain uzta hori
Europako instituzioetara ekarri nahi izan dugu", esan du Bilbaok.
Kontseiluko idazkari nagusiak adierazi du Europako Batasunak ez duela inolako erabakirik hartu nahi Estatuei hizkuntza politika demokratikoak abiarazi ditzaten, baina Europako Batasuneko Itunak edota Oinarrizko Eskubideen Gutunak jasotzen dituen printzipioak Europa osoan betetzeko protokoloa "oso erabilgarria" dela nabarmendu du.
Izan ere, neurri zehatzak jasotzen ditu herritarren eskubideak bermateko, gizarte eragileek definitutako bide orria dakar, eta beraz, Europa osoan hizkunza eskubideen bermea modu homogeneoan egikaritzeko tresna da.
Bilbaok Europako parlamentarioei gogoratu die 2013ko irailean arriskuan dauden hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren inguruko ebazpena onartu zutela. "Protokoloa aipatu ebazpenak jasotzen zituen betebeharrak betetzeko arras lagungarria izango dela esan diegu parlamentarioei. Protokoloak duela lau urte egin zituzten eskaera orokorrak, modu pragmatikoan betetzeko bidea eskaintzen duela gogorarazi diegu", azaldu du.
BILERAK
Bidaia aprobetxatuz, Paul Bilbao Europako Kontseiluko hainbat arduraduekin bildu da, besteak beste, Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen Markoko arduradunarekin, Eskualde edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunako idazkaritzako arduradunarekin edota Berdintasunerako eta Diskriminazio Ezarako Batzordeko buruarekin.
"Etorkizunari begira protokoloa Euroituna betetzeari begira tresna osagarrria izan daitekeela ondorioztatu dugu itun horretako arduradunarekin. Are gehiago, bat egin dugu gizarte eragileon proposamenak oso eragingarriak izan daitezkeela Europatik egiten diren gomendioak osatzeko. Horrexegatik, Europako Kontseiluaren eta gizarte eragileen arteko zubi sendoak eraiki beharra ondorioztatu dugu", azaldu du.
Oraindik lehen bilera izan bada ere, Kontseiluko ordezkariak "etorkizun handia" ikusten die egunotan mahaigaineratu diren ideiei. Are gehiago, egunotako bilerak kontuan hartuta, urtea amaitu baino lehen aurreikusten du protokoloak erreferentzia zehatza izango duela Europako Kontseiluan. "Iazko abenduan esan genuen lan itzela egin genuela Protokoloa osatzeko, baina lan itzela genuela Protokoloak tokia har dezan Europako instituzioetan, bada, tokia hartzen hasia dela esan dezakegu", gaineratu du.
Más en Sociedad
-
El nuevo registro de alquileres de corta duración supera las 3.000 solicitudes en Euskadi, con 2.605 para fin turístico
-
Un hospital de Pamplona permite por vez primera la visita a sus pacientes de perros domésticos
-
Alerta por la presencia de THC en gominolas procedentes de la República Checa y Eslovaquia
-
Euskadi no acogerá menores migrantes por su alta ocupación