BILBO. Kostaldean izan ezik, gainerako lekuetan 30 graduren muga gaindituko dugu eta Ebro ibarrean, gutxigatik bada ere, 35 gradutik igoko da tenperatura. Itsasertzean berriz, brisa altxatuko denez, beroa arinagoa izango da. Hiriburuetan, Bilbon 20 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 27 gehienez, Gasteizen 17 gutxienez eta 33 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 37 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdi partean ipar-mendebaldera aldatu eta 3-4ko indarrarekin ibiliko da. Hasieran itsaso kizkurra eragingo du eta gero itsaskirria edo itsaskia.

Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta handituz joango dira 1,5 metrokoak izan arte. Itsasgorak 07:39an eta 19:55ean izango dira, eta itsasbeherak 01:31n eta 13:39an.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.