Osasun egoera okertzen ez bada, Ipar Euskal Herrian martxoaren 22an egin behar ziren udal hauteskundeen bigarren itzulia ekainaren 28an ospatuko da Baiona, Miarritze, Hendaia, Maule eta Senpere bezalako 18 udalerritan.Hauteskunde horien ondotik, Hirigune Elkargoaren osaketa osoki berrituko da ere. Joan den martxoaren 15ean udal hauteskundeen lehen itzulia nahasmen handiaren erdian ospatu zen Frantziako gobernuak bezperan iragarri bai-tzuen itxialdia bozen biharamunean hasiko zela. Abstentzio handiko egunean, 142 herritan alkateak izendatu zituzten hautagai batzuei gehiengo osoa eman zieten eta, adibidez, Donibane Garazi, Donapaleu eta Hazparnen. Bertan, Isabelle Pargade Pirineo Atlantikoetako kontseilari independentea nagusitu zitzaion Beñat Intxauspe alkate zentrista ohiari. Hazparnen lehen aldia da emakume bat alkatetzara heldu dela, eta oraingoz, 29 emakumek lortu dute alkate-tza Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoan.

Hemezortzi herritan gehiengo osorik inork ez zuenez lortu lehen itzulian, herritarrek hautesontzietara berriz joan beharko dute segurtasun neurri zorrotzen artean. Eskuak gelarekin garbitu eta metro bateko tartea mantetzeaz gain, maskara janztea nahitaezkoa izanen da hauteslekuetara sartu ahal izateko. Baiona, Hendaia, Senpere eta Bokalen bi hautagai lehiatuko dira aurrez aurre; Maule, Urruña, Itsasu, Bidaxune, eta Urketan hiru ariko dira nor baino nor. Miarritze eta Azkainen lau hautagaitza sailkatu dira bigarren itzulian. Hendaian, Ecenarro sozialistak bozen %41,09 lortu zuen martxoaren 15ean, Destruhaut zentro eskuindarrak %32,71, Navarron abertzaleak %18,38 eta Tariol ezkertiarrak %7,82. Ekainaren 28an, Ecenarrok ez luke arazo handirik izan beharko alkatetzan egoteko aliantza lortu duelako zerrenda abertzale eta ezkertiarrarekin.

Baionan Jean René Etchegarayk irabaziko al du eta elkargoaren presidente izaten jarraituko ote du? Henri Etcheto sozialistari nagusitu beharko zaio lehenik. 2014eko hauteskundeetan, hogei botoen aldea besterik ez zen izan bi hautagaien artean, eta aldi honetan boto emaileen herena berria da, ia hamar mila herritar, eta inork ez daki zer eta nola bozkatuko duten. Joan den martxoan, abstentzioa %61ekoa izan zen Lapurdiko hiriburuan. Etchegarayren zerrenda anitzak bozen %40,33 erdietsi zuen eta Henri Etcheto sozialistaren taldeak %29,77. Aber-tzaleak, ekologistak eta Frantzia In-tsumitua biltzen dituen Baiona Berde eta Elkarkidea plataforma hirugarren postua sailkatu zen botoen %13,12arekin. Bihar Baiona ezkerreko herritar plataformak bozen %11,21 lortu zuen. Eskuin muturrak zerrenda osatzea lortu zuen azken unean baina lehiatik kanpo gelditu zen %5,5 baizik ez baitzuen eskuratu. Bi itzulien arteko negoziaketetan, Bihar Baionak sozialistekin bat egitea erabaki du baina ez horrela Baiona Berde eta Elkarkideak. Lehian ez jarrai-tzea erabaki du ere.

Bi mila urteko hiria aro modernoan sarrarazten segitu nahi du Etchegaray abokatu zentristak. Horretarako, martxoan osatu zuen talde anitza berarekin berriz aurkezten da eta zerrendakideen artean daude zenbat independente, Sylvie Durruty bezalako eskuindarrak, Loïc Corregé Macron alderdiaren tokiko arduraduna, Jérôme Aguerre alderdi sozialistaren zerrendaburu ohia, Martine Bisauta ekologista edo Laurence Hardouin EH Bai ezker abertzalearen hautagai ohia. “Armagabetze garaian eta euskara sustatu, elkargoa sortu edo lurraldea garatzeko Etcehgaray biziki argia izan da. Baionan orain arte egin dituen aldaketekin segitu behar du” dio harekin lehen aldiz aurkezten den Joseba Erremundegi zerrendakide euskaltzaleak.

“Ezkerreko batasun taldea osatu dugu baionarrei itxaropena emateko” dio Henri Etcheto sozialistak. Etchegaray kudeatzaile txarra izateaz gain, hiriari bizkar eman diola uste du sozialistak. Barne zatiketen ondorioz orain arte arerio izan dituen ezkerreko beste hautagaiek diote alian-tza ona lortu dutela, besteak beste, demokrazia parte hartzailea martxan ezartzeko. Herri askotan bezala, hein batean, abertzaleek izanen dute giltza. José Bové ekintzaile eta hautetsi altermundialistak Etchegaray sostengatzera deitu du Etcheto hautagai jakobinoa delakoan.

voto por correo

abren la solicitud telemática

Hasta el 2 de julio. Correos informó ayer de que ya se puede solicitar el voto por correo de forma telemática con firma electrónica para las elecciones del 12 de julio en su web. Se trata de una medida extraordinaria para proteger la salud de los votantes y del personal de Correos ante la pandemia, según precisa la compañía. Esta posibilidad no impide que los electores, si así lo prefieren, puedan pedir el voto por correo presencialmente en las oficinas de Correos, algo que ya se puede hacer desde el pasado 19 de mayo. La solicitud debe hacerla presencialmente cada elector, salvo en caso de enfermedad o discapacidad acreditadas mediante certificación médica oficial, cuando la petición podrá ser presentada en nombre del votante por otra persona. En ambos casos, solicitud de voto por correo telemática o en oficina, el plazo para llevarlo a cabo es hasta el 2 de julio.