HermesEuzkadi

Bizkaiko Aldundian, gobernatzen ari zen Sota Aburto gaztea. Foruen bidezko aginteari berreskurapenari uko egin gabe, Euskal autonomia estatutuaren aldeko proposamena idatzi, eta burutu zuten 1918an. J. Sarriak “Gobierno propio vasco” eta R. Belausteguigoitiak “Gobierno nacional vasco” delakoak formulatu eta azkenik, 1936an “Euzko Jaurlaritza-Gobierno Vasco” sortu zen.

Jesus Sarria Hermes aldizkariaren bidez pentsalari eta eragile zuzen zuzena izan zen eta heriotzaren 100 urte beteko dira 2022ko uztailaren 27an.

Kultur eta Sport kultura

1920an, Bilbon 112.819 pertsona eta ibar ezkerrean 76.820 pertsona bizi ziren, Bizkaiko populazioaren %46. Gizarteko klase aberatsak, aisialdirako asti gehiago zuten eta musika, arte eta kulturaren gozamena kontsumitzen zuten. J. Sarriak Hermes aldizkariak kulturaren aldeko aisialdia erakutsi nahi zuen. Aldi berean sport kulturak gora egin zuen eta Bilboaldean Athletic eta futbola bihurtu zen sport kulturaren ikur.

Bilbo bere aberastasunaren gailurrean eta iraultza soziala

1914ko Europako gerrateak aberastasuna ekarri zuen Bilbora, Espainia neutral mantendu zelako. Garai honetan sendotu zen Bilboko banketxeen egitura, hainbat enpresa berri sortu. Baina aldi berean, Bizkaian, 1917ko uztailean grebak hasi ziren. Langileek eskatzen zuten: 8 orduko laneguna gehi soldaten igoera %25. 1917ko abuztuaren 13an Espainian langileen sindikatuek greba orokorra deitu zen eta Bilbon armada sartu zen, guztia gelditu zen eta hildakoak 26 eta zaurituak 350 izan ziren. 1919ko apirilaren 3an, Espainiako gobernuak 8 orduko laneguna agindu zuen sektore ba-tzuetarako baina laster batean guztientzat.

Jesus de Sarria Fernandez-Albar. (La Habana 1887-Bilbo 1922)

La Habanan jaio zen eta 23 urte zuela, 1910an, Algortara etorri zen. Villa Donerillan, Basagoiti ibilbidean giro euskalduna, izekoen artean, ezagutu zuen. Zuzenbidea ikasi zuen doktoretza maila lortu ere eta ikuspegi kosmopolita zuen. Bere burua epikureotzat zuen, Unamuno, Baroja eta Maezturen lanen irakurle su-tsua, arte zalea eta gastronomo fina.

1916an abokatutzan hasi zen eta aldi berean Bilboko Ateneoko zuzendariordea izan zen. 1916ko urriaren 13an, M. Unamunori idatzi zion gutunean, Mercurio del Pais Vasco izeneko aldizkariaren egitasmoa agiri da: “que nuestro país tenga una publicación seria, editada elegantemente, en cuyas páginas expongan sus ideas sobre toda clase de cuestiones -literarias, económicas, artísticas, sociales- los escritores más ilustres del solar vasco, sean cuales fueren las ideas políticas de cada uno de ellos. No serán excluidos los escritores del resto de España, pero figurarán con mucha mayor frecuencia los de nuestras cuatro provincias”.

Hermes aldizkaria sortu zuen 1917an. Euskal herritar guztien gunea behar zuen izan. Hala ere El Pueblo Vasco monarkikoen egunkarian, “espainolismoaren” defendatzaile-tzat zuenak bere ildo editoriala, aurrez aurre kritikatu zuen. Monarkikoen ustez J. Sarriak proposatzen zuen euskal abertzaletasuna, itxurazko irudi erakargarria baino ez zen. M. Unamunori, 1919ko martxoaren 25an monarkikoez zuen iritzia azaldurik : “el dominio señorial que los ventrudos señores de la Piña y sus secuaces ejercieron aquí durante 25 años. V. sabe que esa gente despreció a la inteligencia, odió la ciudadanía y hasta la delicadeza artística le dió asco.”

Kubatarra izanik jaiotzez, Kubaren independentziaz Bilboko euskal gazteriaren egoitzan egin ondoren, 1919an, prozesu judiziala jasan behar izan zuen. Bestalde, Euzkadi egunkariak erasoetatik defenditu arren, Kizkitza ez zetorren bat J. Sarriaren euskal abertzaletasunarekin.

1922an bere mundua gainbehera erori zitzaion, arlo profesionalean eta pribatuan. Alde batetik Hermes aldizkarian eralgi zituen diru kopuru handiak baina alperrik. Alejandro de la Sota, bere adiskide mina, arlo ekonomikoan zein intelektualean bere ondoan jarraitzen zuen, baina urrun, Londresen bizi bait zen. Gauzak horrela, 1922ko uztailaren 27ko goiz erdian, Bilboko Correo kaleko 18 zenbakian, bere burua bota zuen kalera.

Pentsakeraren ildoak

Gogoeta luze eta sakonaren ondorioz iritsi zen euskal abertzaletasunean bere burua kokatzera. Baina euskal abertzaletasuna, zabala eta integratzailea bihurtu nahi zuen eta ezkertiarra. Euskal Herriaren berbizkunde kulturala eta nortasun politiko nazionala errotzea, printzipio demokratikoetan oinarritu behar zen. Horretarako Hermes aldizkaria sortu zuen: “Hermes (divinidad griega) que decora y protege las cúpulas de tantas Bolsas y Centros comerciales y los vestíbulos de los grandes gimnasios, es también mensajero alado de las ideas y patrón de la elocuencia” (...) “Hermes es escuela de civismo y de solidaridad entre vascos”.

Euskal Abertzaletasuna guztien artean sortu eta indartu behar zen: “los que han venido o vengan a nuestro País cordialmente, a ser partícipes duraderos de nuestra suerte favorable o adversa, son nuestros”.

1919ko martxoaren 19an M. Unamunori idatzi zion gutunean bere abertzaletasunaren ikuspegiak zehaztu zituen: “Mi nacionalismo, que en muchos puntos choca con dogmas y prácticas nacionalistas corrientes, no le causaría a V. ni pavor ni repulsión. Ya verá V. algún día. Desde luego, y es público, soy nacionalista ambicioso y de izquierda (...) Estoy seguro de que se hermanarán al fin un día para estirpar esa plaga el nacionalismo y las izquierdas. Y se hermanarán porque tendrán puntos sustanciales de coincidencia. ¿Cuándo? No me siento con bastante audacia para profetizar la fecha. Pero veo cómo se aproximan cada día unos a otros, contra los muñecos y las momias, los hombres de carne y hueso”. Egia esan laster gertatu zen, 1920an Bilboko alkate Rufino Laiseca sozialista aukeratu zutenean. Eta 1936an ere.

Bestalde, demokrazia sozialaren aldekoa izanik, ahalik eta armonia handiena sortu guran, euskaldunen artean, zuen helburu. Konfederazio iberikoaren ikuspuntua zuen: “Euzkadi, reivindicando su nacionalidad y su soberanía no es obstáculo a la grandeza de España”(Ideología del nacionalismo vasco. 1918). Bere lanak eta ideiak eragina izan zuten gazte belaunaldian, II. Errepublika garaiko Euzko Alderdi Jeltzaleko buruzagietan eta euskal abertzaletasunaren eraberri-tze demokratikoaren aitzindaria eta bultzatzailea bihurtu zen. 1919ko ustea, euskal abertzaleak eta ezkertiarrak bat egingo zutela, 1936ko kinka larrian, bete zen.

‘Hermes’ Aldizkaria eta Editorial Vasca-Euzko Argitaldaria

1917an aldizkariaren sorrera eta finantziazioa Jesus Sarriaren ekimena izan zen. Madrilen ere aurkeztu zuen eta Alejandro de la Sotak honela ikusi zuen: “Para el fin de semana Sarria, chiquito y tartamudo, pero dinámico y zalamero, consiguió cocinar un alarmante revoltijo de escritores y artistas; el escritor derechista codo a codo con el izquierdista”.

Jose Mari Sota Povedari esker Hermesen azken kontuak ezagutzeko aukera dugu. Aldizkariaren edukiari begiratu ezkero hiru aldi desberdin egon ziren: Lehena, 1917ko urte osoa. 1918ko martxoaren 30ra J. Zuazagoitiarekin batera, Hermes S.A. izeneko konpania sortu zuten galera ekonomikoak estaltzeko. Ondoren, Editorial Vasca - Euzko Argitaldaria S.A., 1918ko ekainaren 22an antolatu zuen. Ramon de la Sota Llano zen presidentea eta J. Sarria enpresa berriaren kudeatzaile nagusia. Argitaldaria Bilbon izango zuen bere egoitza eta liburuak, aldizkariak eta bestelako lan tipografikoak egiteko sortu zen: “Las publicaciones que la Sociedad haga por cuenta propia se inspirarán en las ideas de reconstitución nacional vasca desarrolladas por D. Jesús de Sarria en su reciente obra Ideología del nacionalismo vasco”. Hermes aldizkaria aurreran-tzean, argitaldariaren zati bat izango zen. 1918ko uztailetik 1919ko abendura Hermes hamabostero argitaratzen zen. Euskaltzaletasunaren inguruko gaiak ugaritu ziren. Azken aldian, kosmopolitagoa bihurtu zen.

Euzko Argitaldariko kudeatzailearen txostena 1922ko martxoaren 24an

Hermes aldizkariak galera ekonomiko sakona eragiten zuen. J. Sarriak enpresaren kudeatzaile izanik txostena idatzi zuen: “Hermes es, hay que repetirlo siempre, una Empresa gloriosa, pero ruinosísima”. Harpideak galtzen hasi zen: 1921an 65 harpide galdu eta 12 berri irabazi. Aldizkariak 1921ean 15.850 pezetako defizita eragin zuen eta 1918ko urteaz geroztik zuloa 62.208koa zen.

Beraz, 1922an presupuestoa murriztea erabaki zuen eta aurrerantzean, J. Sarriaren proposamena, Hermes eta Euzko Argitaldariko kutxak banatzea, Euzko Argitaldariaren etorkizuna bermatzeko.

J. Sarriak bere azken txostenean hau idatzi zuen: “Editorial Vasca puede vivir sin Hermes pero Hermes no puede vivir sin Editorial (...) La dura lección que nos ha dado la insensibilidad del público en la realización de nuestra obra de cultura debe hacer más firmes, más inflexible nuestra decisión de vivir comercialmente (...) Pero el porvenir hará justicia, porque del presente de este País, rico, pero, con pocas excepciones, sordo a los deberes de la alta, de la desinteresada cultura, no puede, según parece, esperarse justicia”.

Historia garaikidean katedraduna eta ikerketa taldeburua (UPV-EHU) eta Eusko Ikaskuntzan, historia sailburua, presidenteordea eta presidentea (1992). ICHRPIko presidentea, (International Commission for the History of Representative and Parliamentary Institutions), Nazioarteko Zientzi Historikoen Elkartean (CISH-ICHS). 2019ko Euskadi Ikerkuntza Saria. 24 liburu argitaratu ditu, azkenak, ‘The Making of the Basque Question’ (2011), ‘Euskal Herritarren burujabetzaz’ (2012) eta ‘De los vascos sin historia a los vascos con Historia’ (2017).