BILBO. Kostaldean termometroak ez dira aurreko egunean bezain beste igoko, baina gainerako tokietan altuenak antzekoak izango dira. Izan ere, hego-haizea ibiliko den arren, egunaren erdiko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da kostaldean eta horrek tenperaturaren igoera geldiaraziko du bertan.
Goizean hodei gutxirekin agertuko da zerua, baina arratsaldetik aurrera bero hodeiak agertuz joango dira eta, oraingoan bai, litekeena da noizbehinka zaparrada trumoitsuren bat botatzea, mendebaldean bereziki.
Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 33 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 35 gehienez.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, hego-osagaia nagusituz; goizak aurrera egin ahala mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskirria edo itsaskia goizetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.
Itsasgorak 03:34an eta 15:54an izango dira, eta itsasbeherak 09:36an eta 22:04an. Uraren tenperatura 16-17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.