EUSKAL herritarra naiz. Euskal Herrikoa. Zazpi lurraldetako Euskadi izena duen etxea dut munduan pausaleku. Abertzalea naiz. Garai historiko hurbil eta oso zailetan, gerraren eta diktaduraren ondorioak, bizikidetza soziopolitiko latz eta gogorrak ezagutu eta bizitu izan dituena. Baina betiere etorkizuna itxaropenarekin ikusi izan duena, etorkizun hobe baten itxaropenarekin bizi izan naizena. Landu beharreko etorkizuna. Baina nola? Vaclav Havel Txekoslovakiako komunismoaren osteko lehen presidente ohiak zioen, orain dela 30 urte, Parisko Zientzia Moral eta Politikoen Akademian (1993 urtean) sartzeko hitzaldian bi modu daudela lantzeko eta itxaroteko. Bata, Godot noiz iritsiko, erabateko salbazio unibertsaleko behin betiko kanpo-subjektu baten haragitze gisa. Horrela, pertsona askoren itxaronaldi pasiboa intelektualki eta jarreretan kokatzen da posizio horretan. Beste itxaronaldiak, ñabardura progresiboen aldeko apustu proaktiboa dauka, aurre egiten, lan egiten, etorkizun hobe baten argazkia bilatzen eta saiatzen, zeren saiatzea printzipio kontua da, hau da, besterik gabe egin behar delako egiten da.

Itxaronaldi sendo eta kontzientea hau. Saiakera honen balizko errebalorizazioaren kezka puntual eta tentagarririk gabe. Egunen batean ahalegin honek arrakasta izango duen edo kontrarioaren ondorioz, itoko, ahaztu edo artxibatuko den jakin gabe. Esna, tente eta ilusioz itxaroteak, argazki hobe baten alde eta integrazioaren alde lan egiteak, zentzua du berez. Itxaronaldi proaktibo hori tentsio handiko egoera da. Itxaropen dinamikoa, zuzentasuna itzulinguruka, bidezidorrez edo amarruz inoiz gailenduko ez den uste osoan. Itxaropen ilusionatua, non egia ez den inoiz gezurretan nagusituko, ezta izpiritu demokratikoa ere diziplina autoritarioekin, gogoeta zintzo eta autokritika barearekin baizik. Itxaropen kontziente eta arduratsu hori etsipenaren, pasibotasun eta utzikeriaren aurkakoa da. Itxaronaldi honek, ereindako ale-agerraldia ernatzea faltan botatzen du. Jarraituko du.