Síguenos en redes sociales:

Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du EiTBk

EiTBk gogoratu duenez, euskal hiztunak aktibatzeko asmoz sortu da Euskaraldia ekimena

Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu du EiTBk

BILBO. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den egitasmoa EiTB barruan sustatzeko eta parte hartzera animatzeko ardura du taldeak, eta komunikazio talde osoko ordezkariak daude hamaikakoan.

EiTBk gogoratu duenez, euskal hiztunak aktibatzeko asmoz sortu da Euskaraldia ekimena. Euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu, baita era guztietako erakunde eta elkarteak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.

EiTB barruan aurrera eramaten ari diren ekimenen berri ematea eta parte hartzera animatzea da hamaikakoaren egitekoa. Izena emateko garaian ere, beharrezko informazio guztia eskainiko dute.

Egitasmoaren sustatzaile den aldetik, eta komunikazio talde modura, EiTB Euskaraldiaren jarraipen informatibo zabala egiten ari da. Euskal Herrian barrena antolatzen diren ekimenen berri eman eta jarraipen handia egingo zaie taldeko hedabide guztietan.