BILBO. Maiatzaren 2an, Izarok Bilboko Euskalduna Jauregian "Limones en invierno" izeneko bere hirugarren diska aurkezteko kontzertua eskaini beharra zuen. Hala, koronabirusak eragindako alarma egoera dela-eta, bertan behera utzi behar izan dira jende ugari biltzen dituzten ikuskizunak. Baina kontzertuak badu data berria: urriaren 16a. Horrela ezaguarazi du gaur goizean Euskalduna Jauregiak, zeinak nahi duenari sarreraren prezioa itzuliko die. Kontzertua Euskalduna Jauregiko Auditoriumean izango da, arratsaldeko 20:30ean, lehenengo kontzertua programatuta zegoen ordu eta leku berean.

Gogorarazi behar da artista bizkaitarrak urtarrilaren amaieran aurkeztu zuela bere disko berria Euskaldunan, kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste zirraragarriz betetako diskoa. Lankidetza Xoel Lopezekin, kritika bikainak, hasiera arrakastatsua salmenta zerrendetan€ Bira Mexikon hasi zuen, baina Espainiara heldu ondoren, bertan behera utzi behar izan zuen, osasun alarma dela eta.

Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko.

Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).