'Arde Madrid' telesaila, Zinemaldian
DONOSTIA.Aurten, Zinemaldia martxan jarri zenetik 66 urte igaro direlarik, "Arde Madrid" telesila egongo da ikusgai, Belodromoan hain zuzen ere. Hala ere, ez da Antonio Elorza belodromoan ikusgai egongo den film bakarra izan ere, azken hilabteetan hain ospetsu egin den "Campeones" pelikula ere eskainiko du Donostiako Zinemaldiak. Muriel Box zuzendari eta gidoilari britainiarrari buruzko atzera begirakoa egingo dute Zinemaldiaren 66. edizioan
Donostiako Zinemaldiaren 66. edizioan Antonio Elorza belodromoan egingo dituzten emanaldiak iragarri dituzte: 'Arde Madrid', 'Didili à Paris', 'Ni distintos ni diferentes: campeones' eta 'Smallfoot'. Paco Leónek eta Anna R. Costak sortutako telesaila da 'Arde Madrid', 1961eko benetako gertaera batean oinarrituta. Horrez gain, Michel Ocelot zuzendari frantziarrak (Kirikou pertsonaiaren sortzailea) 'Didili à Paris' filma aurkeztuko du Donostian, antolakuntzak iragarri duenez.
Bi saioko emanaldi bat ere izango da Belodromoan: 'Campeones', Javier Fesser zinemagilearen lana eta Espainiako urteko filmik arrakastatsuena, eta 'Ni distintos ni diferentes: campeones', Fesserren filmari berari buruzko dokumentala, Alvaro Longoriok zuzendua eta ekoitzia. Azkenik, adin guztietako publikoari zuzendutako 'Smallfoot' animaziozko filma ere emango dute Belodromoan.
Bestalde, Donostia Zinemaldiko 66. edizioaren atzera begirakoak Muriel Box-ek idatzi eta zuzendu zituen 28 film luzeak eskainiko ditu.
Antolatzaileen esanetan, zuzendari horrek egindako ekarpena funtsezkoa da berrogeita hamarreko hamarkadako eta hirurogeikoaren lehen erdiko zinema ingelesean. Muriel Box zinema independentearen kanonetan sailka daiteke, nahiz eta genero klasikoetako gaiak ere landu zituen, hala nola melodrama, komedia, poliziakoa edo zinema historikoa. Besteak beste, Box izan zen gidoi onenaren Oscar saria eskuratu zuen bigarren emakumezkoa.
Más en Televisión
-
Miren Ibarguren adivina cuánto tiempo va a durar 'La Revuelta': "En dos años seguís aquí"
-
El presidente de RTVE asume la "responsabilidad profesional" del fracaso de 'La familia de la tele'
-
Patxi Alonso aclara sus palabras sobre 'El Conquis': "Nos vamos al rincón de pensar"
-
Las palabras de Iñaki Williams con las que Ramón García ha defendido a Lalachus: "Detrás de una falta de respeto anónima"