"La catedral del mar" eta "Velvet Colección" aurkeztuko dira Gasteizen
DONOSTIA. Aurtengo FesTVal-en programa Daniel Ecijaren "Estoy vivo" polizia-fikzioarekin hasiko da, organizazioak jakinarazi duenez. RTVEk parte hartu du telesailaren osaketan, non gizonezko batek beste dimentsiotik itzultzen den, bere aurreko bizitza berreskurato nahian.
"Velvet" unibertsoak Movistar+-en jarraituko du "Velvet colección"-ekin, hamar programa berriekin. Bilbe berriak aurkeztuko dira eta betiko aktoreak izango dira protagonistak, besteak beste, Paula Echevarría, Marta Hazas, Aitana Sánchez Gijón, Javier Rey, Adrián Lastra, Asier Etxeandía edo Llorenç González. Gainera, Imanol Arias, Adriana Ozores, Mónica Cruz, Fernando Guállar, Marta Torné, Andrea Duro eta Megan Montaner gehituko dira aktore-multzora.
"El Ministerio del Tiempo" telesail fantastikoa lehendabiziz Gazteizen ikusi ahal izango diren abentura berriekin itzuliko da.
Hugo Silva, Nacho Fresneda, Macarena García, Jaime Blanch, Cayetana Guillén Cuervo, Juan Gea edo Julián Villagrán dira aktore batzuk.
"Tiempos de guerra" Antena 3en fikziozko hurrengo apustua da eta Alicia Borrachero, Amaia Salamanca, Pepe Sacristán, Verónica Sánchez, Alex García, Anna Moliner eta Alex Gadeak parte hartzen dute.
Bestalde, "El hombre que vendió su risa" Narciso Ibáñez Serradoren RTVE-ko aurkezpen karta izan zen eta Espainian telebista egiteko modua aldatu zuen. 53 urte biltegi batean gordeta egon eta gero, Prointelek digitalizatu du eta festivalean emango da esklusiboki.
ETB
ETB1ren reality berria, "Izan invictus", Hostoil Produkzioak ekoiztu du eta festibalean aurreratze esklusiboa emango da. Programaren helburua hamar kilometroko lasterketa nahiz 80 oztopo burutzea izango da. Horretarako, parte hartzaileak zortzi aste izango dituzte prestaketa-lanak egiteko.
Bukatzeko, "La Catedral del Mar" programa izango da festibala amaitzeko arduraduna. Atresmediak burutu du programa eta Aitor Luna, Pablo Derqui, Michelle Jenner, Andrea Duro, Silvia Abascal, Ginés García Millán, José María Pou eta Daniel Grao dira aktoreak. Jordi Fradés da zuzendaria eta super-produkzio honen aktore-zerrenda 150 aktoreek eta 4.000 figuranteek osatzen dute.
Más en Televisión
-
Melody agradece el apoyo recibido: "Viva el arte y la música, aunque a veces prevalezcan otras cosas"
-
Los mejores momentos de Eurovisión 2025: ópera techno, saunas nórdicas y un 'helicóptero' viral
-
Austria arrebata Eurovisión 'in extremis' a Israel y Melody hunde a España
-
Así ha sido la actuación de Melody en Eurovisión 2025, antepenúltima