asteon albiste bitxi bat jakin dugu. 1968. urtean Britainia Handiko erregina Isabel II.ari ahaztu zitzaizkion kuleroak eta enparauko barruko jantziak hegazkin baten. Berri honek hainbat zalan-tza sorrarazi dizkit.
Lehenengo zalantza da: zelan dakigu erreginaren beraren kuleroak, bularretakoak eta enparauak direla? VIP bidaiaria izan arren, beste batzuk egongo ziren, halandaze, zelan jakin dezakegu harenak zirela benetan? Beste duda bat azaltzen zait: zelan ez zituzten gai horiek itzuli hegazkineko langileek? Hirugarren enura: nor izan zen erreginaren gauzak ostu zituena? Eta laugarren zalantza: lapurrari objektu erreginatarrak erosi zizkionak bazekien harenak zirela? Oskarbia bezain garbia da eran-tzuna: urliaren gauzak zirela jakinez gero, ez zituen erosiko.
Betiere, 43 urte eman dituzte erreginaren kuleroek Joseph de Bickse Dobronyi Miamiko 'playboy'aren eskuetan. Bera hil eta gero, haren abokatuek jarri dituzte Isabel II.aren barruko jantziak salmentan. Hansons Auctioneers and Valuers enkante-etxearen bidez. Izan ere, bitartekari bat edo beste sartu doa horrelako eragiketetan.
Honen inguruan beste ezkutoki bat ageri da, On Pedro Arrateko abadea izan zenak esango zuen modura: non gorde dira jantzi horiek urteotan, gai horiek erosteko moduan egon daitezen? Kontu hori garbitzea ez ahuntzaren gaueko eztula, ez, horixe! Izan ere, kontu honi beste zertzeladatxo bat datxekio: erabilitakoak ziren ala estreinatu bakoak? Jakina, jantzien egoera bat edo bestea izan, halako edo honelako neurriak hartu behar izan dira, arropak saltzeko moduan ipintzeko.
Bada, enkante-etxeak erabaki zuen erreginaren gauzatxoak salgai ipintzea, baina bien bitartean erreginaren iloba Gilenek iragarri zuen Kate Middleton-ekin ezkondu behar duela. Horregatik, saltzaile aber-tzale ingelesak iritzia aldatu eta jendaurrean esan du ez dituela gauza horiek salduko, harik eta erreginaren iloba ezkondu arte. Abertzale peto-petoa dugu Charles Hanson. Berak esan du erreginaren errespetuagatik atzeratu duela salmenta.
Ez dakit zer esan; baliteke beraren esana egia izatea, baina badaukat susmoa ez ote den salmentaren publizitatea areagotzeko trikimailua. Ata honetan, aste honetatik eta eztegua bitartean kontu honen gainean jardungo dugu batzuok eta besteok. Hau da, doako publizitatea lortu du. Eta eztegua amaituta, orduantxe iragarriko da salmenta, eta ostera ere publizitatea. Morroi hau fitxatu behar dugu gure kanpainarako!
Albiste honek gogora ekarri die kazetariei horrelako ahazteak ez direla berriak Britainia Handiko errege-andrazkoen artean. Hain zuzen ere, 2008an beste erosle batek eskuratu zituen Isabel II.aren herenamona Viktoria I.aren kuleroak. Itxura denez, herenamonaren kuleroek balio handiagoa dute herenilobarenek baino. Badakizue, zerbait nahi baduzu, ez dago originala bezalakorik!