Síguenos en redes sociales:

Probaz proba

Bizkaiko Federazioak eskola igeriketako bisgarren jaurdunaldiaren lehen zatia antolatu zuen Getxoko Fadura eta Sestaoko La Benedicta igerilekuetan.

Probaz proba

HILABETE pare bat bainoez dira falta denboraldiabukatzeko. Bizkaiko eskolajokoak laster izango dira eta horiexekizango dira eskola igeriketarenkanpainaren une gorenak. Kanpainaoso ona izaten ari da, gainera. Ikasleenartean zale ugari dituen kirolada; batzuetan, gainera, beste modalitatebatzuetan sartzeko bidea izatenda, hala nola waterpoloa edo igeriketasinkronizatua. “Egia esan, haurasko ditugu. Denboraldiaren hasieranaskoz gutxiago egon ohi dira, bainagero ere izena ematen jarraitzendute. Egoitzen araberakoa izaten da,baina egun batean 200 ere izan ditzakegu.Zifra onak dira, haurrak kirolaegitera animatzen baitira. “Hastekomodu bat da”, azaldu du Laidak,Bizkaiko federazioko eskola igeriketakoarduradunak.

Izen-emate kopuru handia dela eta,Bizkaiko erakundeak jardunaldiakantolatzen diren egoitza kopuruahandiagoa izan behar zela erabakizuen. Lehen, hiru egoitzatan banatzenziren klubak baina jardunaldiak apur bat astunak izaten ziren, igerilarikopuru handia zela eta. Orain,lau lekuren artean banatzen dira etajardunaldiak ez dira hain luzeak izaten.

Esaterako, pasa den larunbateanbosgarren jardunaldiaren lehen zatia izan zen Sestaoko La Benedicta etaGetxoko Fadurako igerilekuetan. Sestaokoegoitzan A taldeko kideak arituziren: Sestao, Galdakao, Zalla,Maristak, Pureza, Meatzaldea,Deportivo eta Colegio Vizcaya. GetxokoanB taldeko klubak sartu ziren:Getxo, Askartza, Ganguren, Sopela,Mungia eta Basauri. 17an bigarrenpartea izango da Barakaldoko Gorostizaigerilekuan. Honako taldeakizango dira: Barakaldoko C taldea,Santurtzi, Náutica, Los Ángeles,Garraitz, Kikunbera eta Trueba. Dtaldea ere arituko da, Amorebietakokiroldegian, honako klubekin: Amorebieta,Kosnoaga, Tabiera, Igorre,Atxondo, Astola, Ondarru, Berrioiz,Urdaneta eta Axpoandi.

Liga zazpi jardunalditan banatu daeta lehiaketa bakoitzak bi ordu etaerdiko iraupena dauka, gutxi gorabehera. Haur bakoitzak bi proba etaerreleboak egin ditzake, gehienez.Parte-hartzaile bakoitzak parte hartunahi duen probak aukera ditzake.“Haiek hautatu dezakete baina, normalean,entrenatzaileak dira hautatzendutenak; badakite igerilaribakoitza nola dagoen eta beren mailarenaraberako probetan sartzendituzte. Objektiboak izaten dira. Distantziakere kategoria bakoitzarenaraberakoak dira”, esan digu Laidak.

Lehiaketak baino aste batzuk lehenago,klubek igerilariak prestatzendituzte probetarako. Lau modalitatehauek dituzte: Crawl, tximeleta,bular-igeriketa eta bizkar-igeriketa;eta, horretaz gain, erreleboak. “Crawleanparte-hartzea nahiko handiaizaten da. Teorian, modalitaterikerrazena da, eta batez ere, lehenengoikasten dena; baina ume bakoitzarenaraberakoa da kontua” esandigu arduradunak.

Bestalde, Getxo eta Santurtzi diraigerilari gehien dituzten klubak.Faduran ikusi ahal izan genuen hori,getxoko klubak ia proba guztiak betebaitzituen, bakoitzean hainbat igerilariizan zituelarik.

Behin jardunaldiak amaituta,maiatzean Bizkaiko Eskola Jokoenfinalak izango dira. Sailkatu ahalizateko, parte hartu nahi den probabakoitzean gutxieneko denborabatzuk eduki behar dira. Denborahoriek betetzen dituztenek soilikhartuko dute parte. Bi probaegin ahal izango dituzte. Baina horimaiatzean izango da. Hori helduarte eta Jokoen ostean, igerilariekhainbat aukera izango dituzteeskola jardunaldietatik kanpokodatetan igeri egiteko. Klubek antolatzendituzten txapelketez arigara.

Esaterako, apirilaren 21ean, SopelaTrofeoa ospatuko da; maiatzaren5ean, Galdakaoko Udaleko trofeoa;eta ekainaren 10ean, GetxokoTrofeoa. “Ilusio handia egiten dietetxapelketa horiek. Oso erlaxatutajoaten dira eta beti dago giroona. Gainera, batzuetan opariakematen dizkiete eta primeranpasatzen dute”, esan digu Laidak.

Azkenik, federazioak nabarmendunahi du eskola igeriketak indarhandia daukala eta igerilariekjarraitu egiten dutela, federatzekounea heltzen denean. “Gero etagehiagok ematen dute izena. Ustedugu ondo baloratutako kirola delaeta garrantzia ematen zaiola. Txikitanhasten diren gehienek nagusitanere jarraitzen dute eta txapelketafederatuetan parte hartzendute. Oso pozik gaude igeriketakdaraman martxa onarekin; eahorrela jarraitzen dugun”, esandigu Laidak, bukatzeko