Garai batean bizitoki izan zuen Bilbon elkartu gara Ander Lipusekin (Markina-Xemein, 1971). Eszenara-tzeko prestatutako sorkuntzak garatu ohi ditu Lipusek, beti ere, antzerkiaren jira biran. Oraingoan, bestelako formatu batean landu du antzerkia. Bi liburu idatzi ditu: An-tzerkiaren labirintoan I eta Antzerkiaren Labirintoan II. Hiru multzotan sailka daitezke ida-tziak: Lipusen ibilbide artistikoa, antzerkiaren inguruko gogoeta-gida teorikoa eta hedabide ezberdinetan Lipusek idatzitako artikuluak. Aspalditik zuen nahi bat betetzea lortu du ariketa literarioaren bitartez.

Memoria ariketa pertsonala, kolektibo izan daitekeena, eta gogoeta teorikoa uztartzen dituzte bi liburuek. Zein da liburuok sortzerakoan osatu nahi zenuen argazkia? 

Lehenengoak, koaderno bitakorak, konta-tzen du nire ibilbide artistikoa antzerkiaren ikuspuntutik. 1971n Markinan jaio nintzenetik 2021era bitarte eduki dudan ibilbidea jasotzen du. Gero, epilogo bat dago. An-tzerkiaz harago, bertso mundua, arte bisualak, musika eta dantza ere ukitzen ditut bertan. Bigarren liburukia antzerki teoria da. Batez ere, aktoreen tresnak, teknikak, an-tzerkiaren kontzeptuak… Hori lantzea izan da helburua. Horrekin batera daude urteetan zehar idatzitako artikulu ezberdinak. Oso freskoak dira. Koaderno bitakora da memoria ariketa bat, baina artikuluetan ez dago memoria ariketarik, momentuan sentitzen nuena agertzen da.

Nondik jaio da liburuok idazteko premia?

Euskaraz oso gutxi idatzi izan da horren inguruan. Nik uste horrek ematen diola balio erantsi bat liburuei. Pauso bat gehiago da argi uzteko euskaraz ere antzerkiari buruz teorizatu daitekeela. Euskaraz sorkuntzara dedikatzen garenontzat tresna izan daitezke liburuak.  

Ibilbide oso baten emaitza ematen duen obra mamitsua dela adierazi du editorialak berak. Zer nolako ariketa da norberari buruz idaztea?

Memoria ariketa handia izan da. Balio izan dit paperean jartzeko nire ibilbide artistikoa, baina ez nuen erori nahi NI-nismo horretan. Nire ibilbidea aitzakia bat da euskal antzerkigin-tzan jardun diren beste askoren inguruan hitz egiteko. Aipatzen dudan jende asko anonimoa da, eta badira beste zenbait ezagun ere: Mikel Laboa, Joseba Sarrionandia, Jorge Oteiza, Miren Gaztañaga… 

Emaitzari dagokionez, hutsune baten beharretik sortutakoa da: euskaraz antzerkiaren inguruko hausnarketa falta. 

Oso gutxi idatzi da euskal antzerkigintzari buruz. Daukagu Antton Lukuren Liberti-tzeaz; Oier Gillanek dauka idatzita Zauri Bolodia, non antzerkiaren prekarietateaz hitz egiten duen... Baina ez dago erremintarik euskaraz idatzia. Nik uste dut gutxietsi egiten dugula gure burua. Betidanik asko irakurri izan dut antzerkiari buruz eta irakurtzen nuen hori ezagutu nahi izan dut. Berezko jakin-minak bultzatu nau gauza horiek guztiek ikertzera. Aitak 18 urterekin oparitu zidan Stanislavskiren liburua, Un Actor Se Prepara, gaztelaniaz. Hurrengo belaunaldiek euskaraz zerbait edukitzeak bultzatu nau liburu hau idaztera. Erakutsi nahi dut euskaraz ere posible dela an-tzerkiari buruz teorizatzea eta teoria hori mahai gainean ezartzea. 

Beste diziplina batzuetan gehiago egin den ariketa bat dela uste duzu?

Bai. Bertsogintza neukan nik eredu. Ni bertsotan hasi nintzenean, markina-xemeindarra zen Juan Ibarzabalek bere bertso liburua zeukan. Bertan kontatzen ditu bere pasadizoak, bere anekdotak eta bere bertsoak jar-tzen ditu. Nik ariketa bera egin dut.

Lehen liburuari helduta, liburua bost ataletan (gehi bat) bananduta dago, bizi etapen arabera. Etapak bizitokiaren arabera banandu dituzu. Non gauden garrantzitsua da egiten duguna azaldu eta ulertzeko?

Bai. Nik uste dut zein espaziotan eta zein denboratan zauden eramaten zaituela artista bezala egiten duzun antzerkia kontatzera. Ez da gauza bera nire txikitako Markina-Xemein, gaztetako Madril, ondorengo Bilbo, Berrizko garaia eta azkenik, Markinara buelta. Horregatik eman diot garrantzia narratiba espazial horri, non bizi izan nintzen. Adibidez, Madrilen bizi nintzenean, eta normala denez, ez nuen antzerkia euskaraz egiten. Gero, Berrizera itzulitakoan, eta Artedrama sortzerakoan, nire apustua antzerkia euskaraz egitea izan da. 

Markina duzu abiapuntu. Txikitatik antzerkia egin nahi zenuen horietakoa zara, garbi. 

Antzerkiarekin zerbait daukat, txikitatik. Askotan aipatzen dut “bestea” izatearena. Txikitatik izakiak kultura guztietan daukagu “bestea” izateko joera: alegia, pultserak, tatuajeak, eraztunak eta bestelakoak jartzea da “bestea” izatea. Joera horrek beti txunditu nau, eta, gainera, asko gustatzen zait jendea behatzea. Agian, egun baten, behatzen ari naizen pertsona horren pertsonaia antzeztu beharko dut eta bere energia baliatu.

Ander Lipus, aktore eta antzerki zuzendari markina-xemeindarra. Borja Guerrero

Madrilerako bidaian jaso zenuen aktore bezala formazio formala estreinakoz. Zertarako balio izan zuen garai hark?

Deskubrimendu bat izan zen dena. Asko ikasi nuen, niretzat beste mundu bat zabaltzea izan zen. Garai hartan, Oscar bat irabazi nahi nuen eta izar bat izan. Madrilgo ikasketak bukatzean, Londresera joan nintzen ingelesa ikastekotan, eta nire asmoa zen bertatik New Yorkera joatea. Nik izar bat izan nahi nuen. Guzti hori nola eraisten den ere ikusi nuen garai hartan. Esanguratsuak dira edozein artistaren bizipenetan, artista moduan izaten dituzun krisiak. Madrilen nengoela antzerkia utzi eta lorazain sartu nintzen garai batean. 

Madrilen izan zenuen lehen krisia?

Bai. Eta normala da. Gure lanbidea oso prekarioa da, gorabehera handiekin. Prekarietate horretan bizitzea zaila da eta krisiak normalak dira. 

Madriletik Bilbora abiatu zinen. Bertan jaio ziren Mina espazioa eta Antzerkiola Imaginarioa. Nola markatu zaituzte proiektuok?

Nire bizitzan klabeak dira. Garai horretan asmatu nuen Ander Lipus izena. Izen horrekin sortu nuen lehenik Utopia kolektiboa. Nire asmoa zen jaialdi industrialak egitea Bilboko lantegi abandonatuetan. Madriletik nentorren eta tekno musika eta performanceak maite nituen. Bilbo post industrial hura Berlin bilakatu nahi nuen. Fabrika okupatuak hartu eta artistikoki lehertu nahi nituen. Horrekin batera etorri zen Guggenheimen irekiera eta Mina espazioaren sorrera. Abangoardiako sorkun-tza zen gurea: oso “jartoa” zen dena. “Jartada” horretan murgilduta hasi nintzen Madrilen ikasitakoa bazter batera utzi eta beste teoria batzuetan murgiltzen. Hor sortu nuen An-tzerkiola Imaginarioa. Sorkuntza prozesu oso eroa izan zen, baina oso ederra aldi berean. Bilbok ekarri zidan sentitzen nuen guztia lotsa gabe sortzea. Oso momentu prekarioak ziren, oso gaizki bizi ginen, baina sorkuntzara emanak ginen erabat.

Arnasa ematen zion Bilbori Antzerkiolak, baina proiektua eta zu zeu ito egin zineten metropolian… 

Oso prekarioa zen gure antzerkia egiteko modua eta ez zen posible hori mantentzea. Utopia bat bilatzen genuen, baina ez zen posible izan. Ez genituen antzezlanak lortzen eta nire bidea gehiago mugatzeko beharra ikusi nuen. Orduan hasi nintzen erabakitzen an-tzerkia euskaraz egin nahi nuela. Horrekin batera etorri zen Artedramaren sorrera.

Bilbo atzean utzi eta Berrizera mugitu zinen ondoren. Orduan jaio zen Artedrama. Zer dute komunean eta zertan dira ezberdin Antzerkiola Imaginarioa eta Artedrama?

Artedramarekin herrira begiratzen hasten naiz, Euskal Herriari eta euskal komunitateari begira. Antzerkiolan artea zerbait unibertsala zen niretzat eta Artedrama gure gizarteari eta gure beharrei begira jaio da. 

2021ean bukatzen da Bitakora Koadernoa. Zertan da orain Ander Lipus?

Ari naiz montatzen Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan lana. Urrian estreinatuko dugu, Bilboko Arriaga antzokian. 

Euskaraz sortzearen aldeko hautua egin duzu, irmoki.

Guk ez badugu egiten, ez du inork egingo. Uste dut guri dagokigula hautu horiek hartzea. Euskaraz sortzen duen musikari bati ez zaio eskatzen disko bera berriz gaztelaniaz grabatu dezan. Tranpa da esatea: merkatua zabalagoa da elebitan. Merkatua guk eraiki behar dugu. Bestela, merkatu handiagoagatik balitz, nik txinera ikasiko nuke eta antzerkia txinatarrez egingo nuke. Bakoitzak bere bidea eta bere koherentzia aurkitu behar ditu. Nire koherentzia momentu honetan euskarazko antzerkia egitea da. 

 

Esan duzu bestelako lanetan jardun zaren arren, aktore lanean sentitzen zarela erosoen. Zer nolakoa da idazle lana?

Ni ez naiz idazlea, orduan oso zaila egin zait kontatu nahi nuen hori ahalik eta ondoen eta ulergarrien kontatzea. Bost urte pasa ditut idazten eta 700 bat orri idatzi ditut. Oso gauza polita izan da, baita bakartia ere. Teatroa beti taldean egiten da eta feedback bat dago. Idazten duzunean ez dago feedbackik. Gainera, antzerkian emanaldi bat bukatzen duzunean feedback bat daukazu: txaloak dituzu, adibidez. Zain nago ea jendeak zer esaten duen.