Arriskuen prebentzioa: ikasgelan gauzateke dagoen ikasgaia
GOIZEAN kafe bat hartzen duzun bitartean egunkaria irakurri eta zera ikusten duzu: "30 urtetik beherako gizonezkoa, lan esperientzia eta formaziorik gabekoa, aldi baterako lana peoi gisa eraikuntza edota metalgintzan…". Lanpostu bila bazabiltza eta zure seme-alabek edo zuk zeuk perfil horren ezaugarriak betetzen badituzu, zortea izan dezakezula pentsa dezakezu, baina segi irakurtzen. Ez da prentsako "hitzen iragarki bat", lan istripu bat izateko probabilitate handiena duen perfilaren deskribapena baizik. Testu honen hasiera ez da gustu txarreko broma bat, lakra soziala diren eta Europar Batasuneko estatistiketan aurreneko postuetan jartzen gaituen lan istripuen inguruan arreta biltzea da helburua.
Baina ezaugarri hauek betetzen ez ditugunok ez dugu soilik beraienganako elkartasuna adierazi behar. Karga desegokien erabilera, postura txarrak, mugimendu errepikakorrak, toxikoak, zarata… eta gero eta gehiago lan estresa eta jazarpenak, edozein langile gaixotasun ezberdin eta arazo fisiko nahiz psikikoak izatera eramaten gaituzte. Eta honen guztiaren onena eta txarrena, neurri jakin batean, prebentzioaren gizarte kultura batekin saihestu daitekeela da. Ez gabiltza ezagutza batzuetaz soilik hitz egiten, bizitzeko beste era bat osatzen duten jarreren eta eguneroko ohituren barnera-tzeaz dihardugu.
Zein da gure herrialdeko prebentzioaren porrotaren arduraduna? Zalantzarik gabe administrazio zentral eta autonomikoak. Ez dute bitartekorik eta interesik jartzen enpresek indarrean den legegintza bete dezaten, enpresen zuzendaritzak preben-tzio eta formazioaren izapide legalez bere eguneroko erabileran baino gehiago kezka-tzen dira, epaileek biktima erruduntzat jo-tzen dute, lan ezegonkortasuna, zenbait taldek duten babesgabetasun soziala… Hauek guztiak ere arduradunak dira. Mundu ekonomizista honen paradoxak, prebentzioan inbertitzen ez dena multetan, kalte ordainetan, baja laboraletan edota tratamendu medikoetan inbertitzen da, eurotan kuantifikatzen ez den sufrimendua kontutan izan gabe.
Eta nork kontrolatu eta zigortzen du administrazioa desegoki badabil? Prebentzioa errealitatea izatea nahi badugu, administrazio eta enpresariak beraien betebeharrak bete ditzaten eskatu eta salatzeaz aparte, beste akzio fronte bat zabaldu behar dugu. Formazioa kultura prebentiboan ez da bakarrik langileen formazioarekin nahastu behar. Pertsona helduentzat zaila da ohiturak aldatzea eta jokabide berriak barneratzea. Prebentzioak pertsona batek lanean hasteko behar duen adina baino lehenago hasi behar du. Heltze sasoian barneratu behar da, hau da, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, prebentzio kultura egunerokoan eta etorkizunean forma natural batetan osatuta izatea lortu behar dela.
Eskola da era planifikatu eta sistematiko batean edonorekin esku hartu beharreko lehendabiziko tokia. Lehen hezkuntzatik hasita segurtasun eta prebentzioari buruzko kontzeptu eta irakaskuntza espezifikoak eman beharko lirateke eremu ezberdinetan, beste inguruko lurraldeetan eta indar gehiagorekin egiten den bezala, 12-13 urteko aldian, oinarrizkoa den behin betiko garapen psikomotrizean. Prebentzioari buruzko kontzeptu eta oinarrizko ereduak eremu ezberdinen bitartez zeharka sartzea izango litzateke helburua. Honek irakasleriaren formazioan plan koherente bat ezar-tzea suposatuko luke (beraien zentroan eta ordutegi laboralean legeak dioen bezala) eta testu liburuen editorialei, curriculumaren parte normal bezala sartzea derrigortuko lieke.
Gure ikaslerian hazi hau ereitea lortzen badugu, beraien etorkizuneko lanetan kanpoko inposiziorik gabe auto babeserako neurriak har ditzaten lortuko dugu. Kontrolatu gabeko arriskuak identifikatzen, jakinarazten edota salatzen jakingo dute, eta saihestu litekeen ezbehar bat edota beraien osasunerako kaltegarri direnak ekiditeko prebentzio neurriak exijituko dituzte. Segurua den lanpostu bat eskatzearren burututako kaleratze desegokiak ekidin eta aurre egiteko formazio eta errekurtsoak izango dituzte. Eta, noski, beraien etorkizuneko osasun eta bizitza kalitatearen hobekuntzan lagunduko dugu.
Baina Hezkuntza administrazioak ez doaz bide honetatik. Prebentzioaren kultura ez dago ikasleenganako beraien helburuetan eta enpresa bezala eraginik ez duen Prebentzio Komite bat zuzentzen du; ez hainbeste bere osagaien gaitasun eta aldez aurretiko jarreragatik, baizik eta ematen zaien errekurtso faltagatik. EAEn gure Hezkuntza Sailak programa eta proiektu aberats ezberdinak komunikabideen aurrean aurkezten dituen bitartean, Prebentzio Komiteak material eta baliabide barregarriak ditu 20.000 langile baino gehiagori aurre egiteko. Honek dakarrena kasurik onenetan, zortzi urtetik behineko azterketa medikua, balioztatu gabeko lanpostuak, egin gabeko arrisku ebaluazioak, denboran luzatzen diren obra zein zuzenketak, irakasle eta gainontzeko irakaskuntzako langileen osasun psikologikoaren babes ezaz ez hitz egitearren.Beste behin ere, krisi garaian egoerak larriagotzen doaz eta guztiz aleatorioa den errekurtsoen banaketaren aurrean gaude.
Atzo, apirilaren 28a, Segurtasun eta Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna izan dala aprobetxatuz, momentu ona dela uste dugu, alde batetik, langile bezala ditugun eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko, eta bestetik, ikasgeletan gai hau azpimarratzeko. Hezkuntza administrazioak bere eran-tzukizunak onartzen ez dituen bitartean irakaskuntzako langileak hutsuneak betetzen jarraitu beharko dugu.
* STEE-EILASen izenean