972 urtean, Massachusettseko Teknologia Institutuko ikertzaile talde batek idatziriko txostenak aurreikusi zuen gizarteak ekonomiaren goranzko joera etengabeari eusteko jarrera zuela eta, helburu horrek, ingurumenari eta gizarteari eragiten zion kaltea kontuan hartu ezean, gizartearen erabateko kolapsoa jazoko zela XXI. mendearen erdialdean. Etorkizuneko iragarpena egiteko, 1900-2060 aldiko datu errealak eta aurreikuspenak hartu ziren. Berriki, institutu horretako beste ikertzaile-talde batek aurreikusitakoak bete-tzen ari diren aztertu eta aurreikuspenok eguneratu ditu. Emaitzak zeharo kezkagarriak dira. Pasa den mendean eginiko aurreikuspenak, oro har, bete-tzen ari direlako eta, goazen bidetik segituz gero, erabatekoa izango den kolapso hori 2040. urtean gertatzea begiz jo delako.

Kolapsoak gizartearen gainbehera ekarriko du, gatazkak sorraraziko ditu lurraldeen artean eta gizarteetan euretan, ezegonkortasuna eragingo du, migrazio mugimenduak areagotuko ditu, azken batean, ekonomia eta gizarteak beheitituko ditu. Halako iragarpenen aurrean, norbaitek pentsa dezake oraindik hogei urte dauzkagula, halakorik gertatzea ekidingo dugula, iragarpenak ez direla beteko edo esan bezala geratuko dela. Nolanahi ere, aurreko txostenaren osagarri, badira bestelako txostenak badiotenak zenbait mundu beharko genituzkeen munduan bizi diren guztiak elikatzeko, energiaz hornitzeko eta abar, betiere, elikagai eta energia gehien kontsumitzen duten gizarteak eredutzat hartuta.

Asteburu honetan uholde handiak gertatu dira Alemanian, Belgikan eta Herbehereetan. Alemaniako kantzilerrak klima aldaketari eta erreka bazterrak neurriz kanpo inbaditu izanari egotzi dio ehunka pertsona hilarazi eta milaka lagun ondasunik gabe utzi duen ezbeharraren oldarra. Ezin aurreikusizkoa da halako gertaera batek zer-nolako eragina izango lukeen horren aurreratuta ez dauden eta biziki gainpopulatuta dauden herrialdeetan. Baina, gertaera hori aurreabisua da, beste abisu bat, segidan datozen beste gertaera batzuen oharra. Bizkor mugitu eta neurri zorrotzak hartu behar ditugu klima aldaketari eta horren ondorioei sasoiz buelta eman nahi badiegu, klimari lotutako muturreko gertakariak gero eta sarriago suertatzen ari direlako: uholdeak, beroaldiak edo hotz-boladak, sikateak...

Gertatzen ari denaren eran-tzukizuna geurea da, hein handi batean. Hartzen gaituen mundua agortezina, mugarik ez duela barruratu baitugu... Baina mundua mugara ailegatu da aspaldi! Bere onenak emanda dago! Hortaz, pentsatzen hasi beharko dugu gizartea beste habe batzuen arabera garatzeko urratsak egin behar ditugula, orain arteko kontsumo-gizartearen habeak eraitsiz, gutxiago ekoitziz eta kontsumituz, energia berriztagarrien alde eginez... eta, norabide horretan, deserosotasunak onartuz. Garraia-tzeko era eragingarrien alde eginez, eremu naturalak berreskuratzen saiatuz eta horretan inbertituz, gure aberastasuna apalduz, bidenabar, are gutxiago dutenekin partekatzeko.