Mesa de Redacción

Isileko aztarnak

29.11.2020 | 01:15
Isileko aztarnak

SAre sozialak morez tindatzen diren egun seinalatua baino hilabete batzuk lehenago hausnarketara gonbidatzen zuen honako galderak Twitterren: "Indarkeria matxistaren biktimekin gertatzen den bezala koronabirusaren biktimen kontadorea ere zerotik hasiko da urte berriari hasiera ematen diogunean?". Gaitzaren garrantzia zifrekin neur-tzeko dugun joera obsesiboa zein afekzio bati aurre egiteko sintomarik ez agertzeak eragiten dituen arazoak agerian geratu dira aurten. Tamalez, oraindik ez dugu PCR probarik tratu txarrak ematen dituzten gizonezkoak detektatzeko ezta bere ondorioak jasaten dituzten emakumezkoak antzemateko. Ikusezintasuna da larriena belaunaldiz belaunaldi inokulatu dugun eritasun honetan. Biktima batek argitzen zuenez, indarkeria matxista jasaten duten emakumeen %20 edo 30ak baino ez du salaketa bat jar-tzen. Askok, besterik gabe, banatzea erabakitzen dute, eta, beste askok bikotekide erasotsailearekin jarraitzen dute. Kasurik okerrenetan hilkutxan bukatzen dute auzokideek telebista kate morbosoei hiltzailea tipo normal bat zela esaten dioten bitartean: "Atarian topo egiten genuenean agur esaten zuen horietakoa zen". Koronabirusarekin gertatzen ez den bezala, ez dago tratu txarrak sintomarik gabe ematen edo jasoten dituenik. Are gehiago, tratu txarren kontrako txertoaren gakoa ez da laborategi batetik irtengo, isileko aztarnak identifikatzeko prest dauden norbanakoetik baino.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia