ERDIN euskaraz edo gazteleraz hitz egiten ari den, nire alabak behin eta berriz erabiltzen du "la cosa es que" formula. "Ama, la cosa es que nik gaur ez dut ikastolara joan nahi..." eta abar. Bai, belarrira mingarri, ezta? Baina hala daude gauzak. Kontua da (la cosa es que) nire azaleko poroek gutxika alabaren hitz egiteko modua irensten joango balira bezala, bat batean, konturatu naiz neure buruari "la cosa es que" esan diodala gaur eta, oh my God, sekulako sustoa hartu dut. Espero dut uneko gauza bat izatea eta neure burutik desagertzea ahalik eta azkarren, no vaya a ser que egunen batean jendaurrean halakorik esatea. No quisiera. Ze, date cuenta de que ni hasten banaiz gaztelerazko hitzak sartzen euskarazko esaldietan, arrain handiak beti txikia jaten duenez, azkenean gazteleraz hitz egiten bukatuko dut, nire hizkuntza grouyere gazta baten antzera zuloz beteta utziz bazter batean. Hori onartu behar dut? Who knows, agian erratuta nago eta horrela biziraun dezake bakarrik euskarak, hizkuntza handien zaldi azkarren gainera igota. Baina lo dudo.

Nire semeak ere, gaur esan dit hecho polvo bukatu zuela atzoko entrenamendua, eta nik erantzun diot ez kexatzeko, halako gorputz gazte batek a tope jarraitu behar duela aurrera. Ez zela kexa esan dit, nekatuta dagoela, sin más, pasatuko zaiola eta emateko cash pixkatxo bat, gaur lunch moduko bat antolatu dutela lagunek eta. Sin más esan diot nik gaur ere nire lagunari atzo ikusi nuen pelikula bati buruzko iritzia eskatu didanean, eta hasi naiz kontatzen argumentua eta spoilerrik ez egiteko esan dit, ikustera joango dela film hori trending topic delako sareetan. La cosa es que batzuetan ez dakit ze hizkuntza ari naizen erabiltzen eta entzuten. La cosa es que ez dakit zer esan behar diedan seme-alabei. Y es que beldur naiz etengabe zuzentzen hasten banaiz, gaztelerara ez ote diren pasatuko zuzenean. En fin, une honetan, qué quieres que te diga, un mar de dudas naiz. l