La Tarara

Eta gero dator Aita Santua. Ulertzen ez duen eta esperientziarik ez duen eremu batean, erretorikarik merkeenarekin. Amaginarrebek eta errainek elkarrekiko izan behar duten harreman ereduaz hitzegitera. Isilean, errainei amaginarreben zain-tza-lanak bizkarreratuz. Okerrik ezean, ordea, amaginarreba gehientsuenek dute semea, errainaren senarra, alegia, zaintza lanetan lehen pertsonan arduratu beharko luketenak. Edota badira suhiak ere, beren bigarren amez, hau da, amaginarrebez ere arduratu beharko luketenak. Baina hauentzat maiatzaren 1k beste esangura bat du, agi denez.

Amabirjiñaren ustezko garbitasuna baizik aintzatesten ez duen elizaren gomendioak, emakumearentzako, lanaren (eta gizonaren) menpe iraunbiziaraztekoak dira. Azpian eta ahotsik altxatu gabe. Gaurko emakumeak ahotsa du ordea. Bai lana berdintasunean egin nahi duela aldarrika-tzeko. Bai esperientziarik ez duten gizonengandik gomendioak jasotzeko ez gaudela salatzeko. Ez dugu ez dagokigun lan gehiagorik bizkarreratzerik nahi, eta are gutxiago, berdinei bezala hitz egiten ez digutenengandik.