Are gehiago han lagun min batzuk eta hainbat ezagun ditugunoi. Ezagutzen dut familia bat astea bizilekutik ordu eta erdira duten eskola baten inguruko etxe batean pasatzen duena. Ez eskola-ereduagatik, hurbilago dituztenetan gutxieneko segurtasun-baldintzarik hautematen ez dutelako baizik.

Andoain ez da Memphis; EHUn tiroka sartu zen gaztea ez da Hitlerren miresle, 1999an Colorado estatuko Columbine herriko eskola batean 13 pertsona hil eta beste 24 zauritu zituzten Dylan eta Eric gazteen moduan; haiek bullyingaren biktima izan ziren eta ahalik eta sarraskirik handiena eraginez hartu nahi zuten mendeku, gazte andoaindarraren eroaldia zerk sortu duen ez dakigu; haiek jendea hiltzea zuten helburu, honek erakundearekiko haserrea azaleratzea; alabaina, han bezala hemen, ia platanoak bezain aise eskura daiteke eskopeta bat.

Asterik aste inguruan egokitzen zaizkigun zorigai-tzekin -zenbat jende ari den bere buruaz beste egiten...-, gero eta bistakoagoa da gizakion zaurgarritasun eta ahultasun emozionala. Hiltzeko armen eskuragarritasuna askoz zorrotzago zaintzeaz gain, herritarron osasun mentala jagoteko armak ere eman behar lizkiguke sistemak.