Z da ondo bozkatzea delakoa entzuten dugun lehen aldia. Gogoan ditut Aznarrek botatakoa Eusko Legebiltzarrerako 2001.ko hauteskundeak EAJk irabazi eta gero non euskal gizartea heldugabetzat jotzen zuen fruitu egokia sortarazteko, hau da: euskaldunok ez genuelako ondo bozkatzen jakin Mayor Oreja Lehendakaritzatik kanpo geratu zen. Are gehiago: nahiz eta 2009koak berriro EAJ-k irabazi, Lehendakari izateko Patxi Lopezek behar zituen botoak PP-k eman zizkion. Ba, hurrengo zitan EAJ berriro garaile, hurrengoan ere eta hurrengoan: nori eta zer bozkatzea ez dakien gizarte heldugabea izateko euskal-gizarteak gauzak argi dituela dirudi.

Joan den astean popularrek egin zuten biribilketa-style konklabeak, auzo-lotsa sortarazteaz gain, hitz-mitz ugari eskeini digu baina inongo berririk: Casado paperezko lider besterik ez da, adierazitako proposamenak Voxek egindakoak dirudite eta hitzaldiak zein gonbidatuak, porrota hutsa. Vargas Llosa idazle bikaina da, zalantzarik ez, baina aspaldi protagonismoa behar duen handinahi tipo bat dirudit: 1990ean Peru Presidentzialezko hauteskundeak galdu zituen Fujimori ezezagun baten kontra, diktadore odoltsu eta ustel bihurtu zena. Hala ere, 30 urte pasata, izan ziren hauteskundeetan aitaren oinordekoa den Fujimori anderen alde kokatu zen. Askatasunaren bandera defendatzeko aitzakipean lorez lore doa Vargas Llosa Espainian ere: hasieran UPyD-k gero Ciudadanos-k eta orain PP-k banatutako kartekin gustora jokatu du. Behin azalduta, beste edozein iritzi bezala, bereak ere besteen esku geratzen dira, hona hemen nerea: hauteskunde batzuen garrantzitsuena askatasuna ez dela baizik eta ondo bozkatzea zabaltzen ba du ez dago testuingururik edo azalpenik balio duenik, are gutxiago hura bezalako lenguaiaren nagusi baten aldetik. Argi daukat holakoa bota-tzen edo txalotzen duen edonor sektario eta zital hutsa dela.

Vargas Llosak berak sarritan aipatzen zuen, harro gainera, aurreko emazteak ziona: Idazteko beste edozertarako ez duzu balio. Esana dago.