994az geroztik, irailak 21an Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da. Era batera edo bestera, bai gure familian bai gure ezagunen artean, gaitza neuro-degeneratiboa honek guzti-guztiok kolpatu gaituela ziur nago. Alois Alzheimer psikiatra alemaniarrak 1906an aurkitu zuen gaitza eta, mende bat pasata, momentuz ez dago ez tratamendurik ez sendabiderik: azken 25 urteotan ikerketaren eskutik aurrerapenak egin arren, gaixotasunari buruz dakiguna gutxi da: bere jatorria guztiz zehaztuta oraindik ez dagola, kausa bakar bateri ez diolako erantzuten, askori baizik. Osasunaren Mundu Erakundeak 2050. urterako egindako aurreikuspenak, munduan zehar Alzheimer-ek jota izango diren pertsonen kopurua 150 milioi baino handiagoa izango dela dio -gaur egun, berriz, 50 milioi-. Espainian 800.000 pertsonak diagnostikauta daude, Euskadin eta Nafarroan 30.000 eta 4.000 lagun baino gehiagok, hurrenez hurren. Euskadin bertan, Alzheimer gaixotasunak 60 milioi euro inguruko osasun-kostua du urtero. Horri gehitu behar zaio gaixoak zaintzearen kostua etxeetan zein zentro batean familiak ordainduta egiten denean. Konpainia, pazientzia, adorea, maitasuna... bakardadea, ezintasuna, hurbiltasuna... beldurra, itxaropena, malko ugari eta irribarre ahaztezin batzuk... "ezin dut gehiago" sentitu dudan hainbat aldiz baina ez... maitasunak ondo daki -zuk zeuk ere- inoiz ez duzula etsiko. Beti pentsatu izan dut Alzheimer-gaitz gutiziatsoa dela: bizitako bizitza lapurtzen digu eta, aldi berean, etorkizunari uko egiten dio. Zera, erabateko hutsune hutsa da.

Gaur, 2021ko Alzheimerraren Munduko Egunean, osasun instituzio eta profesional guztiek ahaztu gabe, gaixoen familien eta zaintzaileen egiten duen lana nabarmendu nahi dut espresuki, baita babesten dituzten elkarteen lana eta ardura ere. Bukatzeko, eskaera bat, dagokionari: artatzaile figurak maila guztietako behar duen arreta behin-betiko lortzea. Katearen funtsezko lokarria izan arren, ere atalik ahaztuenak dira, zoritxarrez. Egiteke dago, guztion zorra.