1) Arrakasta da porrotetik porrotera joan ahal izatea, gogo bizia galdu gabe. 2)Etsaiak dituzu? Horrek esan nahi du inoiz zerbait defendatu duzula zure bizitzan. 3)Ezkor batek zailtasuna ikusten du aukera bakoitzean, baikor batek aukera ikusten du zailtasun bakoitzean. 4)Historia onbera izango da nirekin, nik idatziko dut eta. Beti pentsatu izan dut, pertsona bakoitzak bere momentua duela bizitzan. Batzuen momentuak luzeagoak izango dira beste batzuenak baino, esanguratsuagoak, zailagoak, ederragoak€ pertsona batzuk, momentu bat baino gehiago ere izan ditzakete (nahiz eta ondo aztertuz gero, momentu bat bestea baino indartsuagoa edo esanguratsuagoa izango den€). Hala ere, uste dut, bizitzan, pertsona orok bizi duela urrezko une hori, agintean daudenena agintaldia izan daitekeen modura (nahiz eta ez duen zertan derrigorrez karguarekin bat etorri behar). Eta badira, pertsonak, hainbatetan gurasoak, momentu horren gainetik egiten saiatzen direnak, euren momentua pasatu zela onartu ezinik. Oraindik ere euren momentua dela sinetsita. Edota oraindik, momentu hori beraiena ere badela erakutsiz. Badira, gurasoak, beti lehen lerroan egon nahi dutenak, seme-alaben gainetik, edonoren gainetik, konturatu gabe, historiaren orrialdeak, momentu guztiez elikatzen direla. Gesta historikoez gain, pertsonen miseriak ere (nahiz eta askatasun ariketak izan) betiko jasota geratzen direla, eta ez, preseski, Churchill-ek espero bezala, berak idatzitakoa berak idatzitako eran.