Tira! Hau guztia, duela gutxi irakurri nuen albiste xelebre baten harira dator. Kontua da, Covid-19k mundua astintzen duen bitartean, mundu bazterreko hainbat aberatsek euren dirua erabili nahi dutela laguntza global bat eskaintzeko. “Geu ez gara zaintza intentsiboko geletan aritzen garenok; ez eta gaixoak ospitaletara eramaten ditugunok ere; ez dugu etxez etxe janari banatzea egiten, ez eta dendetako jakiak jartzen ere, baina dirua daukagu, diru asko”, diote.

Eta horren ostean proposamena luzatzen diete gobernuei: “Geu aberatsok gu bezalako pertsonei zergak igotzeko eskatzen diegu geure gobernuei. Berehala, neurri handian, eta iraunkortasunez. Gizateria geure dirua baino inportanteagoa da”.

Elkartasuna? Altruismoa? ….? Nola definituko zenukete?