Inoiz gutxi aipatzen dena Bilbao bigarrenez sortu zela 10 urte geroago, 1310 Don Diegoren iloba, Lope Diegoren alabak, Maria Diaz de Haro-k birsortu zuela "Carta de Privilegio" berri bat sinatuz eta inolako aipamenik egin gabe bere osabaren sortzeari. Bigarren fundazio honek Gernikako JJ.GG. edo Batzar Nagusien babesa izan zuen, gerora osabaren data eta meritua erabiltzen diren arren.

Datak erabiltzean saihestu ezina egin zait aste honetan, ostirala 19an, 83 urte betetzen direla tropa frankistek Burdinazko Harresia gainditu eta Bilbao hartu zutenetik. Alejandro Goikoetxea ingenariak asmatu zuen harresia bukatu gabe zegoela esan zien frankistei, harresia egiten ibili ondoren Nazionaletara pasatu zenean. Goikoetxea hori zen gerora estatuak izan duen trenik tinko eta ariñena, "Talgo" eraiki zuena. Umetatik gogoratzen dut zezenen "Corrida del Día de Independencia de Bilbao" egiten zela eta nire aitak ordea "Dia de la Toma de Bilbao" deitzen ziola, atxilotzea ordea.