KOMUNISMOA eta kapitalismoa bereizteko eraiki zela esatea sinplegia litzateke akaso, ekialdea eta mendebaldea bere lekuan kokatzeko esatea litzateken bezala. Kasua da Bigarren Mundu Gerra bukatutzat eman eta 15 bat urtera, 1961.eko abuztuaren 13an Berlin erdibitzeko 120 kilometro, 3,6 metro garaia eta metro terdiko harresia eraikitzen hasi ziren. Hainbat mila gizasemek, milioika tona porlan eta neurri askoko harri ipini zituzten bata bestearen ondoan 120 km. horiek Errusiaren alde zegoen gizartea ekialdean uzteko eta haien kontrakoa, berriz, mendebaldean. Kargurik hartu ez dutenentzat lehen bitxikeria ekialdeko horiek zirela demokratikoak eta besteek Alemania Federala osatzen zuten. Bitxikeria diot zorioneko demokrazia delako gaitz denen soluzioa eta kasu honetan komunismoarekin lotua zegoela. Ekialdeko horien komunismoa zalan-tzan jartzeko arrazoirik ere bada, urte batzuk geroago diru pila handiak dituen hainbat errusiar azaltzen direlako gure inguruan. Jakina da errekurso izugarriko errialdea dela Errusia eta URSS osatzen zituen besteak baina sen edo zentzu formal baten eraman bazuten komunismoa erdi mailako gizaseme gehiago eta aberats gutxiago hedatuko ziren urte horietan. 30 urte dira jada harresi hori eraisten hasi zirenetik eta gaur egun nostalgikoen gogoan baino ez da existitzen. Zorionez!

Izenburua pluralean jartzea ez da kasualitatea izan, ez dut kasualitateetan sinesten. Harririk ez duen arren, hesia trinkoa eta sendoa eraiki da berriro herenegun hautestontziak bete ondoren emaitzak jakin ondoren. Hesi sendoa eta eraitsgaitza, izaterik ba zen aurrekoetan baino zailagoa. Mehatxuak aspaldirik zetozten eta eskuin muturraren gorakada, fazista, frankisten igoera ardura-tzekoa da. Diktatorea hilobiz aldatu eta erregimen hori bukatu zela uste zutenek muturreko ederra jasoko zuten igande gaua eta gero. Hementxe daude oraindik eta berri horrek ezkerrekoak gobernu aurrerakoi bat kudeatzeko balioko balu gaitz erdi. Hauteskunde berri hauen odol isur-tzea eta azken sei hilabete hauek alferrikoan izan ez daitezen.