DEMOCRATIC’ deitu diote lehenik, Euskal jarri diote aurretik handik gutxira gure inguruan. Ezin dut sinestu haiek ez hemengoak, izen hori jarri aurretik, bost minutuz hausnartu dutenik. Ezin, gero diotenarekin bat egin nahi izanez gero behintzat.

Dozena bat urte izanen da Tsunami hitzaren berri izan nuenetik. Ekialde urrunean eman zen izugarri bezain suntsitzaile baten ondorioz hedatu zen berba mundu osoan, gerora ikusi nuen egin zioten film bat ere eta harrezkero edonon eta edozelan erabiltzen dela ere egia borobila da.

Sekula ez zentsu positiboan, tsunamiaren sinonimo edota adiera guztiak ezkorrak direlako. Berdin dio sarraski, hondamendi, triskantza, masakre edo nork nahik aukeratu nahi duenak. Gozorik bat ere ez. Grande Marlaska epaileak ez omen daki zer edo nortzuk dauden ekimen horren atzetik ezkutuan, beraz nik are gutxiago. Badaki, ordea, triskantza horietan esku hartu duten ultren atzetik zer eta nor-tzuk dauden. Hor uzten dut. Soilik aipatu Sanchez jaunak Torras-i biolentzia gaitzestea exijitzen dionean, hark beste hainbeste daukala egiteko. Telefonorik ez diola hartuko bezalako harrokeriak ez dira politikan ez diplomazian ondo ikusiak ez ulertuak.

Tiroak hortik doazelako, ez Mosso-en, Guardia Civil-en edo Policia Nacional-en borra, ur-kamioi eta bokatxetatik. Orain arte ondo jakin behar lukete arazoa politikoa da eta konponbidea politikoa behar du izan; ez indarrez eta ez epai bidez. Legeak hor daude, agintariek ezagutzen dituzte eta, nahi izanez gero, erabiltzea besterik ez dute. Ez dut horrekin esan nahi herri xumeak esku hartu behar ez duenik, baina badira beste bide batzuk. Bar-tzelona hiri erdira, ehunka mila asko eta asko gizakiz horniturik iritsi diran zutabeak edota handik urrun, Donostia edo Madrilen kasurako, egunotan kalera atera direnak dira politika edo diplomazia egitearen oinarri eta babesa. Hitz egin, entzun, errespetuz, enpatiaz, eraitsi beharrean eraikiz. Independentzia -edo ez-, erabakitzeko eskubidea -edo ez- bide hauetatik iritsiko dira... ez ez dira izango.