Nonbait, gure ordezkariak ez dira ohartzen, edo ez dute ohartu nahi, haien jokabideak eragiten duen kalteaz. Ezer gutxirako bali du, antza denez, batez ere, hezkun-tzaarloan, hizkuntzak jorratzea, lagun hurkoarekiko, aniztasunarekiko, desberdinekiko errespetua, enpatia eta abar lantzea, telebista edo irratietan entzuten ditugunak aintzat hartuta. Gure ordezkari batzuek gizartearen beste eremu batzuetan egiten ari garen ahalegina ezerezean uzten, birrintzen ari dira€ Eta badirudi ez diela inporta! Espektakulu bihurtzen ari den erraietako politika honetan hitzik gordinena, lodiena eta aldarterik eskasena erakusten duenak bidea egiten du eta.

Batzuetan, borondate txarrik gabe; beste batzuetan, ordea, itxurakeria kontua da. Horrela, nonahi murrizketak eragin dituen politikaren akabera aldarrikatzen dutenak, oharkabean, kontraesanean dauden bi hitz lotu eta hor aritzen dira jo eta ke, esan nahi dutenaren kontrakoa esaten, nekatu eta zuzendu gabe. Gizonen eta emakumeen berdintasuna aldarrikatzen dutenek etengabe ari dira zenbat-gura hitz nabarmentzen, harira etorri, egokia izan ala ez! Eta kontu hori, mimetismoz, euskararen eremura ere ekarri da, genero markarik ez daukan euskarari, eta beraz, gizartean daukagun aniztasuna islatzeko aukera ugariagoak dituen hizkuntzari, genero marka ?bide batez esanda, transgeneroez ahazten ari gara? nonahi ezarriz eta abar.

Orain, izurritea dela-eta, txanda, baliatzen dugun hiztegiari iritsi zaio. Koordinazioaz eta erabakiak partekatzeaz ari dira, alde bakarreko erabakiak hartzen, hedabideetan aurrez zabaltzen eta ezar-tzen ari direnak; normaltasun berriaz hitz egiten hasi dira, gizakia jendartean bizi eta sozializa-tzen dela ahaztuta; sare zein bestelakoen bidez barreiatzen diren gezurrak, hots, herritarren adierazpen askatasuna jazarri egingo da, horrek estresa eragin eta Gobernuaren kudeaketa zalan-tzan jar dezakeelako; kudeaketa bikainaz ari dira, dena zentraliza-tzeko aitzakia gisa erabili eta horrek disparate bat beste baten gainean ekarri duenean; Espainiako Gobernua sostengatzen duen alderdietako batek, hemen, erabakitzeko eskubidearen aldarria egin du Aberriaren Eguna aitzakiatzat hartuta, bidenabar, Euskadiko eta Nafarroako eskumenak kimatzen parte hartzen ari den bitartean eta abar. Bai! Hamaika ikusteko (eta entzuteko) jaioak gara€ Eta etorkizunean ere ikusi eta entzungo ditugu disparateak!