AthleticenSevillaren aurka lortutako garaipenakordezkoen aulkian itxi ebazan Iker Muniain eta Unai LopezJon Morcillo eta Oier Zarraga gazteak sartzeko hasierako hamaikakoan.bost aldaketak gauzatu ebazan entrenatzaileak bigarren zatian eta inoiz baino goizago ganera. Hori gitxi balitz, Raul Garcia eta Dani Garcia barik irauli eban Athleticek markagailua. Aurreko partiduetan egin ez zituan gauzak egin ditu Garitanok Sevillaren aurkako partiduan. Itxaron daigun bide barri horretatik segidutea entrenatzaileak, bide zaharrari eusteak ez leuke-eta gauza onik ekarriko.

Final baten antzekoa jokatu eben zuri-gorriek zapatuan Sevillaren aurka. Zazpi partidu bakarrik jokatuta gehiegi esatea dala pentsa badaiteke be, Athleticen inguruko giroa oso garraztuta egoan -edo dago- taldeak liga hasieran erakutsitako joko makala dala-eta. Entrenatzaileak be garbi ikusi eban norabidea aldatzeko beharra eta aldaketa bi egin ebazan erasoko jokoa sor-tzeko egituran. Jokalariek lepo ganean eukien presinoa biderkatu egin zan zortzigarren minutuan Sevillak aurrea hartu ebanean markagailuan.

Bigarren zatiaren hasieran Lopetegiren taldeak norgehiagoka erabagita izteko aukerak euki ebazan baina ez eban asmau Unai Simonen ate aurrean. Asier Villalibre eta Unai Lopezen zelairatzeak biztu egin eban zuri-gorrien erasoko jokoa eta minutu batzuk beranduago zelairatutako Muniain eta Vesgaren eskutik ekin eutson Athleticek garaipenaren bideari. Sadarren ez bezala, Garitanok garaiz egin ebazan aldaketak.

Arestian esan bezala, Raul Garcia eta Dani Garcia barik lortu eban Athleticek Sevilla menderatzea. Biak ala biak titular izan dira partidu guztietan eta minutu gehienak jokatu ditue. Raul Garciari jagokonez, nafarra zelaian dagoanean baldintzatu egiten dau taldearen jokatzeko modua. Egia da asko emoten deutsola ekipoari baina bera barik beste joko mota bat egin leike taldeak, behetik gehiago jokatuta hainbeste baloi luze bota barik. Jorratu beharreko aukerea da. Eta Dani Garciaren kasuan, Zumarragakoak lan itzela egiten dau zelai erdian aurkariaren erasoko jokoa hausteko gure defentsearen mesederako. Nire uste apalean, baina, Dani Garciak erasoko jokoari egiten deutson ekarpena oso eskasa da. Haren betebehar nagusia defentsa lanetan jardutea bada be, gehiago emon beharko leuskio taldeari erasoko jokoa sortzeko orduan.

Sevillaren aurka lortutako garaipenak Athleticen inguruko giro garratza baretu badau be, hondino be laino ilunak dagoz taldearen ganean. Horregaz esan gura dot, Valladoliden aurkako partiduan porrot egin ezkero sutea barriro biztuko litzatekeela. Athleticek ezin dau Alaves edota Osasunaren aurkako partiduetan egindako akatsak errepikatu. Sevillaren aurka lortutako garaipenak bide barri baten hasierea markatu behar dau. Garitanok ausart jokatu behar dau eta baliatu egin behar dauz plantilan dituen baliabide guztiak hamabi jokalarigaz bakarrik jokatu beharrean.