NAZIOARTEKO egunak ez ditut gogoko. Edo ez erabat, behintzat. Gehienetan, gainera, zerbait errebindikatzeko eratzen edo erabiltzen direlako. Alegia, urtean zehar edo eguneroko jardueran ditugun hutsunean betetzeko edo, gutxienetik gogorarazteko eratzen edo antolatzen dira. Pozez gogoratu eta ospatzeko balitza onargarriagoak litzateke. Matxoaren zortzian, kasurako, herri guztietan erromeri berezi bat egitea neska-mutilak, andre-gizonak, har eta emeek, berdin berdinak elkarrekin antolatuak denok batera gozatzeko.
Emakumeen bular minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da bihar. Aurrerabideak ezertarako garrantzirik badute osasungintzan izan dituen eraginarengatik da. Zinez bizi irautea asko luzatu dutela baina, horrez gain, kalitatea izugarri hobetu dute. Honen lekuko, oraindik duela urte gutxi ia hilgarria izaten zen bular minbizia egun aurrerakuntza horien eta prebentzio bidez beste gaixo leun bat bezala osatzen dela. Ez da garrantzia kentzeagatik baina gauzak ondo eginez eta emakumeak beti bere izan duen kemenaz gehienek aurrera sendo ateratzen direlako. Galde iezaiozue bestela iaz urte bukaeran bular bat kendu eta senda agiria hartu eta hilebete gutxitara Haitira boluntario joan zen nire lagun on den erizain bati. "Episodio hori izan ez banu ere joango nintzan" erantzun zidan. Ildo berean, asteroko baten irakurria: "Bizitza dagoela minbizia gainditu ondoren? Ordura arte ere bai". Balentriaz, indarrez.
Bularra, barnetik, delako arnasa hartuz bizitzeko ezinbestekoa. Bular esnea da umetan hazteko eta maitasunez besarkatuz hezteko. Bularra atera edo erakustea da gure kemen edo indarraren adierazgarri. Bularretik DO nota da tenore batek harrotasunez ematen duen tonurik gorena. Bularra da, zergatik ez, seduzitzeko armarik deigarri eta behinenetarikoa, gozamenerako gorputz atal maitagarri eta aberatsa. Silikonarik gabe ere bai, noski!
Haritik landa, maisu Anjel Lertxundi jaun txit gorena, Zorionak! Eta Bejondeizula! Dena esatera, Beste nori eman bestela sari hori?