Arlo honetan asko aurreratzen gabiltzala entzuten dugu egunero baina? ni ez nago hain ziur. DEIAren maiatzaren 21eko GAZTELEKU gehigarrian Eskola Kiroleko informazioa agertu zen. Bertan Pelota arloko finalei buruzko erreportaia Miriam Rodriguezek idatzita, ondo, modalitate guztiak aipatuta, baita neskena ere, beraien gorakada aipatuta baina? bederatzi argazki, bost frontenisekoak eta lau eskupilotakoak, guztiak mutilenak; hainbesteren artean, asko eskatzea litzateke neskenak ere jartzea? Iaz berdin gertatu zen. Neskak ez dira anekdota bat pelota eta kirol munduan, errealitate bat dira. Dagokionarentzat.