Esaten da, gure artetik bestera egiten onenak izaten direla aurrenak. Zure kasuan, Kepa, behintzat, egia da. Ez bakarrik onena izanda, onenean eta gazte, joatea tokatu zi-tzaizulako, bikaina izatetik ezinbestekoen mailara aspaldi saltoa egina zenuelako baino.
Eskolan, plazan, pilaran edo hondartzan zure gizatasunaren handia eta adiskidetasuna ezagutu izan dugunok badakigu, edo oraintxe hasi gara konturatzen, zure lepo zabalak urteetan jaso duen kargaren zama zein astuna izan den. Zure ekarpena zein handia izan den. Lekeitioko futbolaren historian zure izena letra larriz idatzi beharko da, baina ez bakarrik jokalariak egin dituzulako mutilak hezi dituzulako baino. Hezi erakutsiz eta irakatsiz ostikadak baloiari ematen zaizkiola eta lagunari zein etsaiari eskua.
Gaur, arratsaldeko 7etan, sanantolin jaien barruan, Larrotegi futbol zelaian, Lekeitio FTk eta Athleticek zure omenezko partidu bat jokatuko dute. Han izango gara Miren eta Edurneri lagun egiten eta, Bolkana amatatu zen arren, honen beroak bizi garen bitartean gure artean iraungo duela esateko.