Eskerrik asko, aita!
Mila esker, aita, zuri eta zeure sasoiko hainbeste andra-gizon apaleri, behar isilean eta kementsu, ondorengoon eredu izan zarielako.
Aita-ama erbesteratuta igaro zenduan umezaroa beste asko lez, euskal izena izan baina askotan itzulita entzun behar izan zenduen, euskera eta euskeraz ikasi gura, eta betiko izango zenduen hutsunea, pena?
Eskerrik asko, zuek erdeldunak izanda , seme-alabek jakiteko egindako ahalegin sutsuagaitik, eta gero, zeuei esker, beste batzuek ere ikasi ahal izan dabelako, sasoi gatx hareitan ikastola sortzaile izateagatik?
Eskerrak, bai, askatasunaren alde, baina beti gizalegez, bizi izandako guztiagaitik.
Azken baten, gaur egun daukagunaren oinarri eta hazi izan zarielako.
Orduko gitxi geratzen zarie , apur-apurka amatatzen zabilzie eta.
Eskerrik asko, ba, danori baina bihotz bete esker, aita, zeuri!