Eta azkenean... udalekuak hasi dira! Goizean ospakizun txiki bat egin dugu (isilik, noski, haurrak ez daitezela konturatu). Gurasook, gure seme-alabekin egoteko ordutegiak egokitzeko krokisak egiten astebete eman ondoren, berriro dugu non utzi umeak. Aitona-amonek, berriz, aurpegian irribarre txiki bat dute: libre dira berriro eta gaur goizean berriz entzun dute etxeko pareten isiltasuna! Udalekuak ez dira oporrak gurasoentzat, baina bai arnasgune bat. Mila esker begiraleei eta antolatzaileei, zuen lanari esker gaur jada ordena itzuli da gure bizitzara. Orain, behintzat, lanera iristeko bidea ez da escape room bat!