Munduko pena guztiarekin, baina ikasturtea amaitu da, eta ni jada hurrengoa iristeko desiatzen nago. Batukadan egindako ibilbidea zoragarria izan da, benetako familia txikia bihurtu gara. Sororitatea eta giro aparta nagusi izan dira saio eta ekitaldi guztietan. Taldekideen arteko lotura indartsua da, eta musika bihurtu da gure arteko hizkuntza. Larunbatean, Raixta Eguna ospatuz bukaera borobila eman genion ikasturteari. Batukadak bizitzari erritmoa jartzen dio, eta Zumaian gero eta oihartzun handiagoa du. Hurrengo ikasturtera arte, neskak, eta eskerrik asko Aran eta Ainara emandako guztiagatik!