Beste behin, Estatu Espanioleko botereak, kasu honetan epaitegi batek , euskaldunon jokabide linguistikoak nola izan behar diren derrigorrez inposatzen digute.

Oreka linguistikoaz hitzegiten digute.Euskaldun dentsitate handiko udalerrietan, komunikazio protzesu zehatz bat, udal barneko funtzionamenduan ematen bada eta komunikazio protzesu horretan parte hartzen duten pertsona denak euskaraz badakiten edota ulertzen badute ezin dute komunikazio protzesu hori euskara hutsez egin. (epaiaren arabera ez omen da legezkoa).

Kuriosoki,aldiz Euskal Herrian kokatutako Estatuko administrazioan( adibidez nortasun agiria zein pasaportea egiteko bulegoetan ) lan egiten dutenek gaztelania hutsez jarduten dute haien artean.

Euskaldun dentsitate handiko udalerri batean bizi den erdaldun elebakarrei erderaz hitzegiten diete udaletxeko langileek, baita hainbat txosten gazteleraz eman ere zein beharrezkoak izan daitezkeen era guztietako paperak, beti ere txosten zein bestelako paperetan dauden edukiak zer ikusia badute bizilagun erdaldun elebakarrarekin.

Joan zaitez, irakurle, Estatuko administrazioko nortasun agiria eta pasaportea egiten duten bulegoren batera soilik euskaraz hitzegiten ! Ohartuko zara zein oreka linguistikoa dagoen! Gora oreka linguistikoa! Aipatu behar dut nire adina dela eta askotan joan naizela nortasun agiria zein pasaportea berritzea. Beti lehenengo hitza euskaraz esaten dut, eta hango funtzionariek nire euskarazko mezua entzun bezain pronto, jartzen duten aurpegiak aditzera ematen du “zein da tipo hau ausartzen dena inperio espainolaren ez den hizkuntza batean niri hitzegiteko”?

Beno, egia da ere, azken 46 urteotan, behin bakarrik euskaraz hitzegiten hasi aipatutako bulegoetan eta aurrean zegoen funtzionarioa ,ez zuenez ulertzen nik esandakoa, gaztelaniaz esan zidan euskaraz hitzegin nahi banuen itxaron behar nuela euskaraz zekien funtzionari bat iritsi arte. Gaztelaniaz erantzun behar izan nion baietz itxarongo nuela. Hogeita bost minutu inguru itxaron behar izan nituen euskaraz zerbait adierazteko gaitasun piska bat zuen funtzionari bat iritsi arte. Hala nola, euskaraz gestio txikia egin ahal izan nuen. Bitartean, nire atzetik jende lerroan zeuden pertsona askok berehalaxe egin zituzten beraien gestioak nik baino lehenago, hizkuntza dela eta itxaronaldirik gabe.Noski nire atzetik zeuden denak gaztelaniaz aritu ziren.

Kuriosoki Madrilgo epaile batzuk hemengo errealitate linguistikoaz gutxi dakitenek( edo agian asko dakitenek jokatu duten bezala nahita jokatzeko) euskaldunak beraien menpe loturik nahi gaituzte.

Kuriosoki, hizkuntza koofizialak dituzten kominitate autonomoetan lan egiteko epaileak ez daude behartuta gaztelania ezden beste hizkuntza jakiteko. Beraz, “bi hizkuntza ofizialak hitzegiten ez duen epaile horrek bere komunikazioak ez ditu gaztelania hutsez burutzen”. Baita zera ere!

Espaina deitzen diote horretan bizi garen pertsonak legez behartuta gaude gaztelaniaz jakitea. Gero aipatuko digute euskara inposatua dagoela!

Bada garaia esaten badigute euskara inposatuta dagoela guk muturraren aurrean haiei adierazteko legez inposatuta dagoen hizkuntza bakarra Hego Euskal Herrian gaztelania dela.

Madrilgo epaile batzuek diote, euskaldun dentsitate handiko herri bateko erdaldun elebakar batek,( bertako udaletxera zuzentzen denenan erderaz harrera osoa jasotzen duen pertsona horrek, alegia gaztelaniaz atenditzen zaion pertsona horrek) berarekin zer ikusia duten txostenak zein paperak gaztelaniaz idazteko eskatzea zama bat dela berarentzat. Zama bada aipatutako udaletxean gaztelaniaz hitzeginez eskatzea behar dituen agiriak gaztelaniaz jartzeko zer ez ote den Euskal Herrian biziz, euskaldunok egunero euskaraz bizitzeko egiten dugun ahalegina, jakinda gure asmoa eta eskubidea betetzeko aurkitzen ditugun oztopoak ikaragarriak direla?

Garbi dago zama kontzeptuak, bere baitan eduki zenbagarri edo neurgarria duela. Noski epaileek aipatutako “balizko zama hori” izugarri arinagoa da euskaldunok egunero jasotzen dugun zamaren aldean.Horra hor desoreka, hizkuntza desoreka.

Azkenik, Euska Herrian lan egiten duten epaile horiei, euskaraz ez dakiten horiei, euskadunok zein euskararen aldeko erdaldunek ere ordaintzen dizkiegu bere soldataren zati handi bat gure zergen bidez. Izan ere, kontzertu ekonomikoa dela eta euskal erakundeek gobernu zentralari kupoaren bidez diru bat ematen dio; diru horren zati bat ere arestian esandako epaileen soldatentzat ere bada.

Beraz euskara hizkuntzarentzat benetako justizia eska dezagun!