ESPAINAKO alfabetatze-eskolatzearen lehenengo formalizazio eta sistematizazio ahalegina 1857ko Moyano Legea izan zen. Estatu espainolak, frantziarrak eraiki zuen eskola eta hezkuntza sistema guztiz jakobino ereduari jarraiki, Lege zentralista eta uniformatzailea hau sortu zuen. Estatu espainoleko hezkuntza administrazioa antolatzeko eta finkatzeko izan zuen eraginkortasuna nabaria izan zen. Hainbat araudi eta aginduz Udal eta Foru Aldundietan eskusartze zorrotza lortu zuen eta sskoletan, gobernu organoak, gaiak, gaztelania, ikuskaritza, kopuruak, irakasleriaren prestakuntza, maisu-maistren izendapena, eskolen kontrol ideologikoa, euskararen aurkako politika beligerantea Estatuari zegokion eta horrela Espainiarekiko erabateko menpekotasuna lortu. Helburua, hezkuntza politika zentralista bat garatzeko lehen urratsak zen. Ikasle euskaldun elebakarrak gazteleraz hitz egin zezaten zigorra eta iseka erabiltzen zen. Espainiaren batasuna bermatu behar zen.

Beste aldetik Euskal foruen galerak euskal gizartean erantzuna sortu zuen, erantzuna euskararen eta euskal kulturaren defentsan. Aldeko erreakzio honek kimu desberdinak izan zituen, hala nola Iruñeko Asociación Euskara de Navarra, Gasteizko Revista de las Provincias Euskaras eta Donostian, Jose Manterolaren Konsistorio de los juegos florales euskaros eta Euskal-Erria aldizkaria, Bilbon R. M. Azkue eta S. Arana, Euskal Esnalea, Euskaltzaleak, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza, 1918.ean Oñatin burutu zuena lehenengo Batzarra non eskolak euskararekiko eta euskaldungoarekiko suposatzen zuena argi asko azalduz, Landeta eta Elizalderen Auzo eta Nekazal eskolak elebitasunaren kontzepziotik abiatuta euskaraz ikasteko bideak errazten maisu-maistra euskaldunak bilduz eta ama hizkuntza babestuz. Ondoren Bilbo eta Donostiako Euskal Ikastetxeak, Euskal Eskolak eta Tolosako Ikastola: Miguel Muñoa, Elena Gamero, Elbira Zipitria eta abar.

Erantzuna gaur? Ba bai: Hezkuntza Lege berria. Bedi. l