Marka bat posizionatzeko, bada, delako marka horrekiko ditugun asoziazio horiek landu beharra dago. Hauxe litzateke, NIK ikertaldearen abiaburua eta egindako lanaren helburua balizko euskararen marka sortzeko ibilbidean. Ikerketa mamitsua bezain interesgarria da NIK taldekoek ezagutarazi dutena. Lanean jarraitzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Ikerketatik jasotako emaitzen arabera, euskararen markak ezaugarritze positiboa du, nahiz eta izaera mitiko bati lotua dagoen, hizkuntza bitxitzat jotzen dugun eta zaila dela dirudigun. Era berean, euskara, hizkuntza maitatua da baina eguneroko bizitzarako beharko lukeen funtzionaltasunetik urrun kokatzen duguna.

Euskara autentikoa dela dirudigu, tradizionala eta aberatsa. Baina areago darabilgu umeekin nagusiekin baino. Eta gazteek euskara ez dute bere nortasunaren ezaugarri nagusitzat jotzen.

Datuok jaso genituenean, eztabaida-gune interesgarria zabaldu zen bertaratutakoen artean. Eta eztabaidagunea zabaltzen jarraituko duelakoan nago. Eta, berehala, egin beharrekoak zeintzuk liratekeen pentsatzen hasi ginen. Eta, niri, isil-isilean, galdera biri erantzun beharra sartu zitzaidan. Sortuko dugun balizko euskararen marka hori zeinentzat izango ote den (zein den helburuko har- tzailea) eta euskararen marka hori zertarako baliatuko dugun. Horiexek nik, ezer baino lehen, eran- tzun nahiko nituzkeen galderak.