Ikusezinen begiak
Turbigo, Errepublikaren plazaLe Catalan
Iluntzean oinez osteratxo bat egiteko ohitura zuen. Urtarrilaren 19an egin zuen azkena. Arratseko bederatziak aldera eroriko txar bat egin bat zuen Turbigo karrikaren 89 zenbakiaren aitzinean. Ordurako itxiak ziren pare-parean dauden Nicolas likore-saltokia, R. Caron urregintza-fabrika, Optic Room optika eta Clinique du smartphone denda. Shake n' Smash koktel-tabernako zerbitzari eta bezeroek, aldiz, ez zioten jaramonik egin espaloi gainean zerraldo zetzan gizonari. Ziur aski ikusi ere ez zuten egin.
Goizeko seietan norbaitek larrialdietara hots egin zuen. Anbulantzia iritsi zenerako hilda zegoen René. Hotzak hilda. Larrialdiei dei egin zien pertsona kalean bizi den etxegabe bat da, gure gizarteko ikusezinetako bat. Hark beste inork ez ote zuen ikusi aurretik? Zurrutak eraitsitako etxegabe batenarekin nahasteko moduko itxura izan ez balu, ez ote zuen René inork hautemango aurrez? Ikusezinak ikusezinen begientzat baizik ez ote dira ikusgarri?