Aste Santua ala uda?

07.02.2021 | 01:07
Aste Santua ala uda?

Salba dezagun Aste Santua", hasi gara entzuten handik eta hemendik, akaso duela pare bat hilabete "salba ditzagun Gabonak" adostu zela ahaztu dutenen ahoetan. Animoak emateko dohaia izan dezake esamoldeak, baina dudarik gabe bi ahoko arma da. Batez ere mikrofono baten aurrean ahoskatzen ausartzen denarentzat. Azken egunetako adoretsua Miguel Angel Revilla izan da. Kantabriako presidenteak Aste Santuetan mugak zabaltzeko asmoa duela iragarri du, baldin eta ordurako biztanleriaren %15ak txertoa jarrita badauka. Arrisku-tsuegiak dira horrelako promesak itxaropen faltsuak sortzeko izan dezaketen indarragatik pandemia nekea sufritzen ari direnontzat. Baina ez horregatik bakarrik. Emandako hitza betetzeko presioak erabaki politiko arduragabea hartzera behartu diezaioke hitz horien gatibu izatea erabaki duenari. Gabonetako otorduen kostua ordain-tzen ari garen bitartean, frogatuta gelditu da –beste behin– presazko deliberamenduak hartzen direnean pauso bat ematen dela atzera; lehenik osasun mailan, eta, ondorioz, baita maila ekonomikoan ere. Israelek bere biztanleriaren %60a txertatu duen arren kutsaduren rankingean oso postu altuan egoten jarraitzen du. Murrizketak berehala lasaituz gero leku are okerragoan koka gaitezke. Datorren uda gure esku dago. Ez dakit nahimen edo pazientzia kontua den. Baina irudi-tzen zait oraindik ere ezer sakrifikatu gabe dena eduki daitekeela uste duenak ez duela ezer ulertu.

aaraluzea@deia.eus

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia