SPALDI arduratu zen izurriteen eta pandemien aurkako aurreneurriz edo prebentzioaz Bizkaiko Foru Aldundia. Foruak indarrean zeuden artean, gaur egun kogobernantza edo gobernantza partekatu deitzen denaren adibiderik onena alegia. Horregatik, Bizkaia Jaurerria zen artean.

Konparazio baterako, osasun-ondoreetarako, 1720ko abuztuan, Aldundiak zain-tza bereziak ezarri zituen Jaurerriko portu guztietan, bai eta Durangon, Eibar eta Ermua artean, Elorrion, Markinan eta Zaldibarren ere.

Modu berean, 1800. urtean, Andaluzian zabaldutako izurritearen beldurrak eraginda, Aldundiak agindu zuen herrialde hartatik etorritako pertsonak toki egokietan isolatzea eta ostatu nahiz jatetxeetan lan egiten zutenei mediku-azterketak egitea. Gainera, agindu horiek betetzen ez zituzten udalerriei isunak ezarriko zi-tzaizkiela ohartarazi zen. Hala bildutako diruak osasun publikora bideratuko zirela ere jakinarazi zen.

Urte batzuk geroago, 1803an hain zuzen, Bilboko portuari eskumena aitortu zi-tzaion osasun-publikoaren arloan, Jaurerriko portu guztiei zegokienez. Kasu horretan ere, helburua bera zen: gaitz kutsakorrak zituzten pertsonei Jaurerrian sartzea eragoztea. Horretarako, koarentenak ezar ziezazkieten izurrite-guneetatik Jaurerriko portuetara ailegatzen ziren ontzietako tripulazioei edo horiekin nolabaiteko harremanak izandakoei.

Bada, ondore horretarako, ainguraleku berezia prestatu zen Lutxanan, gainerako herrialdeetako portuetan parekorik ez omen zuen bezalakoa: kutsatzeak saiheste aldera, elikagaiak eta osterantzeko zerbitzuak emateko instalazio egokiak zituen, eta bentilazio nahiz garbitasun handia zegoen bertan.

* Deustuko Unibertsitateko lan-zuzenbideko irakaslea